
Eusko jaurlaritzak 13 milioi bideratuko dituta landa eta itsasertz guneetako bizi kalitate eta modernizaziorako
- Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak Altzoko Batzarremuño eraikinaren inaugurazio ekitaldian azaldu du “Landa guneak bizirik irauten laguntzan duten proiektuak beharrezkoak dira, Euskadi landa - hirigune lurralde orekatua izan dadin”
- Landa eta itsasertz guneetako modernizazioa eta bizi kalitatea hobetzen duen aktibitateak sustatzea dute helburu Leader, Erein eta Itsaspen programak
Altzoko Batzarremuño eraikin balioanitzaren inaugurazio ekitaldian Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak parte hartu du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen EREIN programaren diru laguntza jaso du, lurralde garapena sustatze aldera.
Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euroko diru laguntzak zuzenduko ditu Erein, Leader eta Itsaspen programetara bideratzea Euskadiko landa eta itsatsertz guneetako ekintza eta inbertsioak finantziatzeko. Era honetan Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailak Euskadiko landa eta itsasertz guneetako modernizazio eta bizi kalitatea sustatzeko helburuetan aurrera pausu bat egiten du.
Programa hauen bidez garatzen diren ekintzak Euskadiko lehen Sektorea Suspertzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea helburu duen Eusko Jaurlaritzako estrategian barneratzen da. Duela egun gutxi Arantza Tapia sailburuak lehen sektoreko pertsonekiko eta landa eta itsasertz guneetako biztanlegoarekiko, NIREA akordiora atxikituz berretsi zuen.
Hiru programei dagokienez Erein da diru gehin izango duena 6,6 milioi eurokin Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontu Orokorren kontura. Diru laguntza hauek landa guneetako garapen eta promoziorako inbertsio ekintzak finantziatzea dute helburu.
Zehazki, Erein diru laguntzen eredura landa eremutako ekonomia eta biztanlegoarentzat oinarrizko zerbitzuak, enplegua eta etxebizitzak sortzeko edo hobetzeko, berriztatzeko eta garatzeko, ondarea zaintzeko eta enpresen handitzeko edo eraberritzeko jarduerak babesten ditu.
Leader programari dagokionez, 4 milio euro baino gehiagoko dotazioa du, hoietatik 2.762.500 euro EAE –ko Aurrekontu Orokorren kontura eta 1.300.000 euro Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Fondoaren kontura (Feader). Diru laguntza hauekin garapen soziokonomikoan lagundu nahi da, landa eremuetako biztanlegoa mantentze aldera; enplegu aukerak, ekipamendu dotazioak eta bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak sustatuz.
Itsaspen programak bestalde, 2.300.000 euro izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Programa honen helburua da Euskadiko itsasertz eremuen promozioa sustatzea eta garatzea, oinarrizko zerbitzuak eta biztanlegoaren bizi kalitatea hobetzeko eta honen eraberritze, biziberritze eta garapena dakarren aktibitate ekonomiko berrien sorrera lagunduz.
Laguntzak arautzen dituen Agindua Euskaldiko Buletin Ofizialean argitaratuko da datorren abuztuaren 22an, eta data horretatik aurrera interesatuek hilabete izango dute eskaerak aurkezteko.