Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza prest agertu da berriro ETAren behin betiko amaieraren alde lanean jarraitzeko

2014.eko uztailak 20

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Erkorekak berretsi du Jaurlaritza” beti prest dagoela” “ETAren amaiera ordenatua, egiaztagarria, behin betikoa, eta atzera ezinezkoaren alde lanean jarraitzeko”, eta horrek euskal gizartea askatasunean  eta bizikidetzan bizitzea ahalbidetu dezan. Erkorekak adierazi du era berean, Jaurlaritza prest dagoela nazioartean ETAren behin betiko amaiera egiaztatzeko lanean ari direnekin lankidetzan aritzeko.

ETAren azken komunikatua ezagutu ondoren hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, Erkorekak gaitzetsi du “ETA, berarentzat komenigarria den erara eta bere denbora interesetara baldintzatzen aritzea bere amaiera”. Gaineratu du “euskal gizarteak ez duela tratu hau merezi”, ez eta indarkeria uste hauetan guztietan ETAk eman dion tratu “krudela”.

Horregatik, adierazi du, euskal gizarteak ez diola ezer zor ETAri, eta ez diola orain zertan eskertu bere armetegiak deuseztatzea, ETAk ez duelako zentzurik izan sekula eta armategi horiek ez dutelako inoiz euskal gizartearen onespena izan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)