Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren astelehenean uztailaren 21ean Deba Barrenako autobusen ordutegia aldatuko du

2014.eko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak datorren astelehenetik Deba Barrenan autobusen zerbitzu ordutegia aldatuko du, udako bigarren fasean dagoen eskaerara egokituz. Eskaintza berria abuztuaren 31ra arte luzatuko da, berau barne. Hurrengo egunean, irailaren 1ean, neguko ordutegia indarrean sartuko da.

Uztailaren 21etik 31ra bitartean, astelehenetik ostiraleko lanegunetan Mallabia eta Mendaro artean zerbitzu berezia eskainiko da, noranzko bietan, aldi horretan 30 minutuko maiztasuna mantentzeko helburuarekin.

Azpeitia – Ermua, Udalbus (Eibarko hiri barruko zerbitzua), Soraluze – Eibar, Deba – Itziar eta Mallabia – Mendaro – Ondarroa lineatan (kasu honetan, abuztuaren 1etik aurrera) zirkulazioen kopurua moztu egingo da, urteko sasoi honetan eskaintza ohiko eskaerara egokituz, udako lehengo aldia baino txikiagoa.

Beste alde batetik, larunbatetako gaueko zerbitzua mantenduko da eta Deba Barrenean irteera ordutegiak ondorengo hauek dira:

 Ermua – Ondarroa – Ermua. Ermutik irteera orduak: 0:25, 2:25, 4:25 eta 5:55ean. Ondarroatik irteera orduak: 23:45, 1:45, 3:45 eta 5:45ean. Geldialdiak ondorengo herrietan Ermua, Eibar, Elgoibar, Altzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroa.

 Azpeitia – Eibar – Azpeitia. Azpeititik irteera orduak: 0:45, 2:45 eta 4:45ean. Eibartik irteera orduak: 1:30, 3:30 eta 5:30ean. Geldialdiak ondorengo herrietan Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta Eibar.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko