
Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza "solidario" izango dela Opor Fiskalen auziko zehapenaren ordainketan
«Neurria emango dugu, eta erakunde guztiak pozik uzten dituen irtenbidea lagunduko», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak opor fiskalen itzulketa atzeratzeagatik jasotako isunaren banaketa hizpide hartuta. Jaurlaritza solidarioa izango dela esan du Urkulluk, eta «interes orokorrak» lehenetsiko dituela eragindako erakundeen artean adostasuna bilatzeko; hau da, jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien artean.
Adierazpen horiek egin ditu lehendakariak Irizar enpresaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Opor fiskalena «beharrezko ekimena izan zela beharra zegoen garai batean» azaldu du han, eta pizgarriei esker «herrialde honek krisi ekonomiko larriko egoera bat gainditu» ahal izan zuela erantsi. Ekimenaren diseinuan hartu zuela parte Eusko Jaurlaritzak eta, ondorioz, irtenbidean ere hartuko duela parte orain adierazi du lehendakariak.
-
2014-07-21
Comentario de Twitter:
Irekia - El lehendakari asegura que su Gobierno será “solidario” en el... http://t.co/fFPJMLD1pP