Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzorde berriaren bilera egin dute Bilbon

2014.eko uztailak 21

Gaur egin dute Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen lehen bilera Bilboko Burtsaren egoitzan. Carlos Palao jauna ordezteko duela gutxi hautatu duten Gabriel Casado jaunak jardun du presidente moduan, eta honako batzordekide hauek hartu dute parte: Isaac Merino jauna, Javier Muguruza jauna eta  Loreto Abaigar andrea, batzordeko idazkari moduan.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen bileraren ondoren, ekitaldi instituzional laburra egin dute, eta ondoko hauek hartu dute parte: Ricardo Gatzagaetxebarria jauna, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburua,  Antonio Beteta jauna Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko Estatuko idazkaria, eta Gabriel Casado jauna, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen presidente berria.

Ekitaldi ofiziala bukatzeko, Carlos Palao jaunak zerga-gaiei buruz erabakitzeko eta gatazkak konpontzeko organoa zuzentzeko sei urtez (2007-2013) egin duen lana aitortu dute. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Nagusia eta Foru Aldundien Ogasuneko beste ordezkari batzu ere egon dira.

Arbitraje Batzordea zergen alorreko eskumen-gatazkak konpontzeko organoa da, eta Ekonomia Itunean aurreikusitako dago.

Lurralde historikoetako erakunde eskumendunek lurralde  bakoitzeko zerga-erregimenari eutsi eta hori ezarri eta erregulatu ahalko dute. Hala, xedatzen du Ekonomia Itunaren 1. artikuluak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunak «lotura-puntu» kontzeptua erabiltzen du zerga bat lurralde historikoetako erakunde eskudunei edo Estatuari  ordainaraztea dagokion zehazteko.
Oro har, lotura-puntuen aplikazioak ez du zalantzarik eragiten, baina aparteko kasuetan gatazkak eragin ditzaketen interpretazioko desadostasunak izan daitezke, Estatuko Administrazio Nagusiaren eta EAEko erakunde eskumendunen artean edota azken horien eta autonomia-erkidego baten artean. Gatazkak eta desadostasunak argitzeko, Ekonomia Itunaren 3. atalaren, III. kapituluak arbitraje batzorde baten sorrera aurreikusten du.

Hona hemen Arbitraje Batzordearen eginkizunak:
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordea Estatuko Zerga Administrazioaren eta foru-aldundien edota foru-aldundien eta edozer autonomia-erkidegotako administrazioaren artean sortzen diren gatazkak ebazteko eta konpontzeko organoa da.

  • A.1) Itundutako zergen lotura-puntuak aplikatzea. (Ekonomia Itunak «lotura-puntu» kontzeptua erabiltzen du zehazteko estatu- edo foru-araudia aplikatu behar den eta itundutako zerga baten ordainarazteko errendimendua edo eskumena zer administraziori dagokion).
  • A.2) Administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehaztea, sozietateen gaineko zergaren edo balio erantsiaren gaineko zergaren zerga ordainketa bateratuaren kasuetan. (Ekonomia Itunak zehazten ditu enpresak noiz ordaindu behar dion administrazio bati soilik eta noiz ordaindu behar dien EAEri eta Estatuari. Bigarren kasu horretan, lurralde bakoitzari zer portzentaje dagokion zehazteko arauak azaltzen dira).
  • B) Ekonomia Ituna banako zerga-harremanei dagozkien kasu bereziei aplikatzea eta horiek interpretatzea.
  • C) Zergadunen helbideari buruzko desadostasunak.

Arbitroen curriculum vitaeak:

Gabriel Casado Ollero Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta jarduneko abokatua. Ibilbide luzea egin du irakaskuntzan eta abokatutzan, azken hamabost urteetan 30 lan baino gehiago argitaratuz ditu zergei eta finantzei buruz.

Isaac Merino Jara Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da (EHU), hala nola Kontzertu Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeko kide. Aholkularia, finantza eta zerga zuzenbideari buruzko lanak eta azterlan juridikoak zuzendu eta koordinatu ditu.

Javier Muguruza Arrese Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuneko funtzionario ohia da. Sail horren beraren zuzendari izan zen eta Ogasun Saileko aholkularitza juridikoa zuzendu zuen. Egun, abokatua da, baita Unibertsitateko irakasle ere, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeko kide izateaz gain. Hainbat artikulu idatzi ditu ekonomia itunari buruz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)