Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko erregistro zibilen mendeko lanpostuei eusteko konpromisoa hartu du

2014.eko uztailak 17
  • Herri Administrazio eta Justizia Saileko sailburu Josu Erkorekak, Justiziako sailburuorde Ana Agirrek eta Justizia Administrazioaren zuzendari Jon Uriartek Justizia Administrazioan ordezkariak dituzten sindikatuei jakinarazi diete erabakia gaur, Lakuan egin duten bilera batean.
  • Eusko Jaurlaritzak erregistro zibilak arlo judizialetik ateratzearen aurkako jarrera adierazi berriz. Erregistro zibilak publikoak eta doakoak izaten jarraitzea nahi du, eta Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatzea, justizia administrazioa kudeatzeko eskumenaren bitartez.

Herri Administrazio eta Justizia Saileko sailburu Josu Erkoreka, Justiziako sailburuorde Ana Agirre eta Justizia Administrazioaren zuzendari Jon Uriarte Justizia Administrazioan ordezkariak dituzten sindikatuekin (CC.OO., ELA, LAB, UGT, CGT eta CSIF) bildu dira gaur.

Bileran, Espainiako Gobernuak hainbat lege aldatzeko hartu duen erabakia aztertu dute. Helburua egun epaitegien eta bake-epaitegien esku dauden erregistro zibilen eginkizunak merkataritzako erregistratzaileei ematea da.

Hasteko, Eusko Jaurlaritzak mezu lasaigarria helarazi die sindikatuen ordezkariei, egun erregistro zibiletan dauden lanpostu publikoei eusteko konpromisoa hartu baitu. Horrela bada, langileak berriro hartzeko plan bat epe laburrera egiteko eta aurkezteko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak sindikatuekin, guztiak baitira beharrezkoak Bulego Judizial Berriak (BJB) behar bezala funtzionatzeko.

Bigarrenik, Erregistro Zibilak Justizia Administrazioaren esparrutik kanpo egotearen aurkako jarrera irmoa agertu du Eusko Jaurlaritzako justizia-taldeak. Jaurlaritzaren iritziz, erregistro zibilak publikoak eta doakoak izan behar dira, eta Justizia Administrazioaren esparruan jarraitu behar dute; horregatik, erregistro zibilak idazkari judizialen kidegoaren mendera igarotzea komeni zela adierazi die Jaurlaritzak sindikatuen ordezkariei, eta horren transferentzia behin eta berriz eskatu duela Eusko Jaurlaritzak.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren leialtasun eza salatu nahi du. Izan ere, erreformaren eragina jasango duten sektoreekin eta taldeekin bildu gabe abiarazi du.

Informazio zehatzagoa

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @africa_sc
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @ccoojusticia: El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de trabajo adscritos a los registros civiles... http:…

  • @ccoojusticia
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de trabajo adscritos a los registros civiles... http://t.co/n7DxTN2jDL

  • @itsasoaurdinada
    2014.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de trabajo adscritos a los registros civiles... http://t.co/QxCSvxvzbr

  • @itsasoaurdinada
    2014.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de los registros civiles vascos ➡ http://t.co/qmY

  • @josebapdh
    2014.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de los registros civiles vascos ➡ http://t.co/qmY

  • @cagando_es
    2014.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno se compromete con el mantenimiento de todos los puestos de los registros civiles vascos ➡ http://t.co/qmY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)