Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza sustatzen du

2014.eko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratu ditu BERC programara Euskadin ikaintasun-ikerkuntza sustatzeko datozen 4 urteetan

Eusko Jaurlaritzaren BERC (Basque Excellence Research Centers) bikaintasun-ikerkuntzako euskal zentroak interes zientifikoko esparruetan ezagutza sortzeko azpiegiturak dira, ikerkuntzako bikaintasunagatik bereizten direnak. Ikerkuntzan diharduten ezagutza-esparruetan nazioartean ezagunak diren ikerkuntza-erakundeak dira; erreferentziako zentroak ezagutza-sorreran eta ezagutzon mugen esplorazioan.

Abian jarri berri den deialdiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euroko ekarpena egingo dio bikaintasuneko euskal zentroen sareari. Hau da, Euskadiko bikaintasuneko zientziak bultzada berri jasoko du.

Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek azaldu duenez, BERC sarea Euskadiko ikerkuntza zientifikoaren gezi-muturra izateko asmoz sortu da. Osatzen duten zentroak mundu osoko zentroekin konektatutako nazioarteko ezagutza-lotune izatea dute xede.

Egun, 9 dira BERC zentroak

  • FBB (Fundacion Biofisica Bizkaia)
  • DIPC (Donostia International Physics Center)
  • MPC ( Material Physics center)
  • BC3 (Basque center for Climate change)
  • BCAM (Basque center for applied mathematics)
  • BCBL (Basque center for cognition, brain and language)
  • Achucarro (Basque center for neurosciences)
  • Polymat (Basque Center for Macromolecular Design and Engineering)
  • BCMaterials (Basque center for material applications and nanostructures)

 

BERC zentroek 554 langile dituzte. Horietako 288 doktoreak dira, 168 doktoretza-ikasleak, 52 teknikariak eta 46 administrazioko langileak.

2013 urtean zehar, zentro horietako jardueraren ondorioz ondutako ia 600 argitalpen zientifiko indexatuak Euskadiko ekoizpen zientifiko osoaren % 12,5 izan ziren.

Deialdi honen bidez, Euskadi ezagutza-gune aurreratu bihurtu nahi da, jarduerak zientzia eta teknologia planean proposatutako estrategiekin lerrokatuta. Plan horren ildo estrategikoen artean dago espezializazio adimenduneko esparruetan arreta jartzea, eta BERCetan egindako ikerketen esparru horiek aberasten dituzte.

BERC kategoriako zentro egiaztatuen artean banatuko da aipatutako diru-hornidura, egingo zaien ebaluazioaren arabera. Ebaluazio horretan zentroaren ekarpena eta ibilbidea aztertuko dira, hala nola bederatzi zentroek aurkeztu beharko duten 2014-2017 aldirako plan estrategikoa.

Azken batean, BERCen bidez, Euskadiko zientzia-ikerkuntzaren maila goratu nahi da, bikaintasuna eta egindako ikerketen eragina sustatzeko punta-puntako ikerlariak erakarrita. Hori dela eta, BERC deialdia eta Ikerbasque Fundazioak talentuko ikerlariak hauteman, atxiki eta erakartzen egindako lana estu lotuta daude.

Deialdi honetan, lehen aldiz lehiatuko dira EHUren parte-hartze zuzenarekin sortutako hiru zentro berri. Polymat, Achucarro eta BCMaterials EHUko puntako ikerketa-taldeetatik eratorritako zentroak dira, euskal zientzia-sistemari ekarpen bikainak egin dizkiotenak. EHUren ikerkuntzako errektoreorde Fernando Plazaolak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak zentro hauek lagunduta, polimeroen, neurozientziaren eta material berrien arloetako ikerkuntza sustatu nahi da, Unibertsitatearekin elkarlanean jardunda.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitor_santis
    2014.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco impulsa la investigación de excelencia http://t.co/Q4BbMc3g8F

  • @CyberEuskadi
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco impulsa la investigación de excelencia" http://t.co/ey015HNwso

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Plazaola, Vicerrector de Investigación de la UPV/EUH