Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

EUSKADIKO EGEF PROGRAMA ERAGILEAREN JARRAIPEN BATZORDEAK BILERA EGIN DU NANOGUNEN

2010.eko maiatzak 27


• Euskadiko EGEF 2007-2013 Programa Eragileak 500 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du programa-aldi osorako.Jarduera horien finantziazioaren %50 inguru EGEFk hartuko du bere esku.

• Bilera nanoteknologietan espezializaturiko Nanogune ikerketa-zentroan izan da, EGEFek aldez finantzatzen duen azpiegitura batean, hain zuzen.


Donostia.2010eko maiatzaren 27a. Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Eragilearen Jarraipen Batzordea lehenengoz elkartu da gaur Gipuzkoan.Batzordeak Euskadiko Programa Eragileko proiektuak balioztatu ditu. Ekimenok Europako funtsak jasotzen dituzte, Europako kohesio-politikaren bigarren helburuaren testuinguruan("Eskualde-lehiakortasuna eta enplegua").

Europako helburu horrek bat egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek hurrengo urteetan Europar Batasuneko eskualderik aurreratuenekiko konbergentzia teknologiko eta soziala lortzeko abian jarri duten garapen-estrategiarekin.

Euskadiko EGEF 2007-2013 Programa Eragileak 500 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du programa-aldi osorako.Jarduera horien finantziazioaren %50 EGEFk hartuko du bere esku.Europako laguntza 240 milioi eurokoa da.Euskal administrazio publikoek (Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek) Euskadiko PEko inbertsio guztien %77 inguru kudeatzen dute.



Programa Eragilea bost ardatzetan oinarritzen da; ardatz horien inguruan biltzen dira erakunde kudeatzaileen askotariko jardunbideak.Programaren inbertsio osoko 500 milioietatik 359 milioi, %72 alegia, 1. ardatzeko inbertsioei dagozkie: "Berrikuntza, enpresa-garapena eta ezagutzaren ekonomia".

Neurri horien bitartez, halako jardunbide berritzaileetan ari diren enpresek inbertsio pribatu gehigarri bat egin dezatela sustatu nahi da. Laguntzei esker sortuko den inbertsio pribatua 1.000 milioi eurokoa izango dela kalkulatzen da.

Jarraipen Batzordeak Gipuzkoa aukeratu du bilera egiteko, eta zehazki, nanoteknologietan espezializaturiko Nanogune ikerketa-zentroa, zeinak EGEFaren Programa Eragilearen finantziazioari zor baitio bere egikaritzearen eta garapenaren parte bat.

Programa Eragileko bigarren ardatz garrantzitsuena, inbertsioari dagokionez, "Energia-baliabideak eta garraio-zerbitzuen eskuragarritasuna" da. Ardatz horretarako 100 milioi euroko gastu publikoa aurreikusten da, guztizkoaren %20. Ardatz horretako proiektu nagusia Bilboko metropoli-trenbidearen 2. linearen eraikuntza da, Bilbo Handirako garraio-sistema jasangarri baterako oinarrizko azpiegitura izango dena.


Jarraipen Batzordean honako erakunde hauetako ordezkariek hartzen dute parte: Europako Batzordea, Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, eta EGEFak lagundutako jardunbideak burutzen dituzten zenbait erakunde, hala nola ICEX, Carlos III Osasun Institutua edo Azaro Fundazioa.

EGEFak finantzatutako proiektuak egikaritzen dituzten erakunde publikoez eta pribatuez gain, beste zenbait erakundek ere parte hartzen dute, kontsulta-organo gisa, EGEFaren politiketan nagusi den lankidetza- eta elkarlan-izpirituari erantzunez, hala nola CES, Eudel edo Garapen (tokian tokiko garapenerako agentziak).



Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Hualde