Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak «Urola-Kosta» kudeaketa partekatuko eredua Bergara-Zumarraga eta Tolosa-Beasaineko ertzain-etxeetara zabaldu du, Herritarren Babeserako presentzia handiagoa egon dadin eta Ikerketa indartzeko

2014.eko uztailak 17

Zarautz-Azkoitian dagoeneko ezarri duten ereduak 25 ertzain-etxeko sarea mantenduko du

Segurtasun Sailak Azkoitia-Zarautzeko ertzain-etxeen kudeaketa partekatuaren eredua zabalduko du, «Urola Kosta» izena duena, Gipuzkoako beste lau ertzain-etxetara; helburua Herritarren Segurtasunerako alorrean presentzia handiagotzea eta Ikerketaren alorrean mekanismoak indartzea da. Gainera, neurri horren bitartez, zerbitzu hauek eskaini nahi dituzte: berehala erantzuneko gaitasuna, kasuen ikerketarako talde egonkorrak izatea eta bikoiztuta dauden egitura burokratikoak erraztea; aldi berean, herritarren arretarako zerbitzuak mantenduko dituzte ertzain-etxe guztietan.

Urola-Kosta proiektuaren esperientzia egin eta urte bete beranduago hartu dute proiektua Bergara-Zumarraga eta Tolosa-Beasaineko ertzain-etxeetara zabaltzearen erabakia. Esperientzia hori Azkoitia-Zarautzeko ertzain-etxeetan egin zen; ezarpen, proba eta jarraipen prozesuak egin zituzten, eta ondoren, jasotako ebaluazioaren analisia.

Gipuzkoako ertzain-etxeen kudeaketa partekatuaren eredu berriaren bidez, 11 ertzain-etxe izaten jarraituko duena, polizia eta arreta zerbitzuak egokitu nahi dituzte; horretarako, kontuan izango dituzte arreta ematen dieten herrien beharrizanak eta inguru geografikoa, demografikoa eta sozioekonomikoa.

Beasain-Tolosak, aurrerantzean Oriako mugapea izango dena, 217 ertzain izango ditu. Hauei emango diete arreta: 38 udalerri, 80.000 pertsona inguru, 500 kilometro karratu eta ezinbestekoa den N-1 errepidea, besteak beste.

Zumarraga-Bergarak, Deba-Urola mugapea barne hartuko duena, 263 ertzain izango ditu. Hauei emango diete arreta: 14 udalerri, 94.000 pertsona inguru, 260 kilometro karratu eta AP-1 errepidea.

Ertzaintzaren 2016 Ortzimuga plan estrategikoaren aurkezpenean, Segurtasuneko sailburuak aurreratu zuen egungo 25 polizia-etxeko sareari eutsiko ziola, eta Ertzaintzaren antolakuntza garai politiko, ekonomiko eta sozial berrira egokituko zuela, hiru alderdi oinarritzat hartuta: herritarren segurtasunari, ikerketari eta informazioa eta kudeaketa modu berriei bultzada.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako lau ertzain-etxe berritan kudeaketa partekatua biltzen da eta hauek dira helburuak: herritarren segurtasuneko zerbitzua hobetzea, bi ertzain-etxeetan hautemandako informazio- eta ikerketa-gabeziei aurre egitea eta kudeaketa-eredu berri bat balioztatzea dira, zerbitzua etengabe hobetzea bilatuz baliabideen erabilera optimizatuko duena, gertutasuna, konfiantza, lidergoa eta talde-lana oinarri hartuta.

Kudeaketa partekatuko eredu horrek abantaila handiak eskainiko dizkie bi polizia-etxeetako polizia- eta laguntza-zerbitzuei. Hona hemen nabarmenenak: plaza kopurua handituko da zerbitzuen oinarrizko eskalan, kaleko patruila kopurua (korrikak deitutakoak) areagotuko da, arrisku handiagoa eragin dezaketen egoera konplexuei berehala erantzuteko ahalmen handiagoa lortuko da, uniformatu gabeko ikerketa-talde operatiboak sortuko dira, eta etxeek beharrezko aginte-egitura edukiko dute; hori guztia, herritarren arreta eta zentro bakoitzeko unitateak mantentzeko konpromisoari eutsita, beren egungo kokapenean eta eguneko 24 orduetan.

Gipuzkoako kudeaketa partekatu berriak 103. Mahaian aurkeztu dizkiete sindikatuei. Gainera, eragina izandako herrietako alkateekin bilerak izan dituzte, proiektuari buruzko xehetasunak azaltzeko, zalantzei erantzuteko eta iradokizunei entzuteko; ondoren, Legebiltzarrean azalduko dute.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Seguridad extiende el modelo de gestión compartida Urola-Kosta a las ertzain-etxeak de Bergara-Zumarraga y... http://t.co/0NZX8BFeqA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)