Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak prebentzioa eskatu du biharko, osteguna, tenperatura altuek basoetan suteak eragiteko arriskua handitzen baitute

2014.eko uztailak 16

Iragarpenen arabera, baliteke enbata sortzea

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak prebentzioa eskatu du biharko, osteguna, tenpera altuak direla eta (zenbait lekutan baliteke 36 ºC-tik gorakoak izatea), basoetan suteak pizteko arriskua handiagoa izango baita.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, EAE osoan izango dira tenperatura altuak. Tenperatura altuak ez ezik, hezetasun erlatibo txikia eta hegoaldeko haize gogorra ere izango dira, batez ere, puntu altuetan. Beraz, sute arriskua nabarmen handituko da. Ondorioz, hainbat tokitan «30 hirukoitzaren araua» izenez deitzen dena gertatuko da (30 ºC-tik gora, 30 km/h-tik gorako haizea eta % 30etik beherako hezetasun erlatiboa). Konbinazio horrek basoetan suteak pizteko aukera handitzen du nabarmen.

Gainera, kontuan izan behar dugu, zerealak laboratzeko garaia dela eta makinen elementu beroek eta sugarrek ere arriskua handitzen dutela. Halaber, Segurtasun Sailak prebentzioa eskatu die jaietan dauden lekuetako herritarrei. 

Ildo horretatik, gogorarazi dute basoetako suteak saihesteko foru aldundiek zehazten dituzten segurtasuneko jarraibideak bete behar direla.

Azkenik, Euskalmeteko aurreikuspenen arabera, baliteke bihar 17:00ak eta 20:00ak bitartean enbata sortzea, eta hegoaldeko haizeak 60-70 km/h abiaduran jotzea.

 

GOMENDIOAK

Tenperatura altuei dagokienez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hurrengo neurriak hartzea gomendatzen die herritarrei:

 

?          Likido kantitate handia edatea, batez ere, ura, deshidratatzeko arriskua saihesteko.

deshidratación. Edateko egarri izan arte ez itxarotea. Alkohola, kafeina edo azukre gehiegi

duten edariak ez edatea.

 

?          Bero handieneko orduetan kalera ez irtetea.

 

?          Ariketa eginez gero, bero txikieneko orduetan egitea.

 

?          Pertsonarik edo animaliarik ez geratzea edo uztea aparkatu eta itxitako ibilgailu batean, itzalpean egonik ere.

 

?          Elikagai arinak jatea (entsalada, barazkiak, fruta, etab.)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko