Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Uztailaren 19an eta 20an garraio aldaketa autobusez Eibar eta Ermua artean, trenbidea bikoizteko lanak direla eta

2014.eko uztailak 16

Euskotrenek garraio aldaketa egingo du autobusez uztailaren 19an eta 20an, Eibarko eta Ermuko geltokien artean, Amaña eta Ardantza artean trenbidea bikoizteko egiten ari diren lanak direla eta

Aldaketaren eragina jasoko duten trenak, egun horietan Ermua-Eibar ibilbidea egiten duten guztiak izango dira, euren jatorria, jomuga edo noranzkoa bat edo beste izanik ere.

Bi geltokien arteko zerbitzua autobusez eskainiko da, eta trenek normaltasunez zirkulatuko dute Bilbo-Ermua eta Eibar-Donostia artean.

Autobusez eskainiko den zerbitzuaren ezaugarriak hauek izango dira:

BILBO-DONOSTIA eta ERMUA-EIBAR TRENAK

Bilbo-Donostia eta Ermua-Eibar ibilbidea egiten duten trenetako bidaiariak trenetik autobusera aldatuko dira Ermuan, eta autobusak beraien jomugara eramango ditu, dagozkien autobus geralekuetan utziz.

Errotaberriko, San Lorentzoko, Unibertsitateko eta Ardantzako bidaiariek, euren jomugara eramango dituen autobusa hartuko dute.

Barik txartela erabiltzen dutenek, Ermuan itxi beharko dute beraien bidaia.

DONOSTIA-BILBO eta EIBAR-ERMUA TRENAK

Ardantzara, San Lorentzora, Errotaberrira, Ermura eta hortik aurrerako geltokietara doazen Donostia-Bilbo eta Eibar-Ermua zerbitzuetako erabiltzaileak trenetik autobusera aldatuko dira Eibarren, eta autobusak euren jomugara eramango ditu, dagozkien autobus geralekuetan utziz.

Ardantzako, San Lorentzoko eta Errotaberriko bidaiariek, euren jomugara eramango dituen autobusa hartuko dute.


Bilboko jomuga duten garraio aldaketako autobusak ez dira Unibertsitatean geratuko. Ondorioz, geltoki horretara doazen bidaiariek, Unibertsitean geratuko din Eibar-Ermua trenetarako aurreikusitako autobusa hartu beharko dute Eibarren. Ermutik aurrerako jomugara doazen Unibertsitateko bidaiariek Eibar-Ermua ibilbideari dagokion autobusa hartu beharko dute (trenaren ordua baino 12 minutu lehenago), eta Ermuan trenera itzuli beharko dute.

Eibar-Ermua ibilbideko bidaiariek autobusa hartuko dute Eibarren, euren jomugaraino, eta Ardantzako, San Lorentzoko eta Errotaberriko bidaiariek ere, euren jomugara eramango dituen autobusa hartuko dute.

MUGI /BARIK txartela daramatenek Eibarren itxi beharko dute beraien bidaia.

GAUEKO TRENAK

Bilbo-Donostia
Jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute Ermuan. Ardantzako bidaiariek ere jomugaraino eramango dituen autobusa izango dute geltoki horretan.

Donostia-Bilbo
Jomugaraino eramango dituen autobusera aldatuko dira Eibarren. Ardantzako bidaiariek ere jomugaraino eramango dituen autobusa izango dute geltoki horretan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es webgunean ere jaso ahal izango dute informazioa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko