Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren 2014ko lehen seihileko jarduerari buruzko balantzea

2014.eko uztailak 16

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Jon Etxeberriak eta Laguntzako zuzendaria den  Antonio Arraizak aurtengo lehen seihilekoari dagozkion Osakidetzaren jarduerari eta itxaron-zerrendari buruzko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean  legealdi hasieran transparentziarekiko hartutako konpromezua betez.

Azpimarratzeko datuen artean, kontsulta, proba diagnostiko eta ebakuntza kirurgikoetarako batez besteko itxaronaldiak, aurretik zehaztutako helburuen barruan daudela azaldu dute Etxeberriak eta Arraizak. Ekainaren 30ean itxitako datuen arabera, kirurgiaren zain dauden gaixoak 2013. urtean baino %5 baino gehiago dira eta batez besteko itxaronaldia 50 egunekoa da. Kontsultei dagokienez, kontsulta baten zain dauden pertsonen kopuruak %1 jaitsi da, batez besteko atzerapenak 22 egunekoa izaten jarraitzen duela.  Proba diagnostikoei dagokienez, gaixoen-kopurua %4 igo da, batez besteko atzerapena aurreko urteko aldi bereko berdina delarik .

Informazio zehatzagoa prentsa dossierrean

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @algortakoEAJ
    2014.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Osakidetzaren 2014ko lehen seihileko jarduerari buruzko balantzea http://t.co/Eo6n3h8GnA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Arraiza, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria / Director de Asistencia Sanitaria de Osakidetaza