Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, Trapagarango (Bizkaia) La Reineta Funikularra, Monumentu Multzoko kategoriarekin, Kultura Ondasun Kalifikatu deklaratzeko dena. (2014-07-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 15

LABURPENA

LA REINETAKO FUNIKULARRA, KULTUR ONDASUNTZAT, MONUMENTU KONPLEXUAREN KATEGORIAREKIN, JOTZEN DENA.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du Trapagara haranean (Bizkaia) La Reineta Funikularra kultur ondasuntzat, monumentu-konplexuaren kategoriarekin, jotzen duen dekretua.

La Reineta funikularra Euskal Herriko luzeena da eta, estatu mailan, bigarrena, 2000ko abenduaren 21ean inauguratu zen Bulneseko (Asturias) funikularraren ondoren. Francisco Guinea ingeniariak, Diego Basterra arkitektoaren estazioen proiektuen arabera, zuzendu zituen obrak. Sustapen Ministerioak 1926ko azaroaren 16an eman zuen zerbitzuan jartzeko behin-betiko baimena baina, behin-behinekoz, 1926ko irailarena 24an inauguratu zen. Von Roll enpresa suitzarrak, sektoreko espezialistak, guztira 1179 metro luze den lerroaren trakzio-sistemaren elementuak ekipatu zituen.

Funikularraren instalazioa trakzio elektrikokoa da eta plataforma horizontaleko bi ibilgailu ditu. Bi ibilgailu horiek metalezko trebesen gainetik ibiltzen dira eta dibidieta motorreko poleak aktibatutako kable traktore batek elkarrekin lotzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau