Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

35.136 lagunek izena eman dute EAE-ko funtzionarioen 419 plazetarako deialdian

2010-05-27

35.136 lagunek eskaera aurkeztu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen 419 plazetako bat lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea atzo bukatu zen, arratsaldeko 16:30ean. Jasotako eskaera guztien artean, 7.553 dira administrarienak, 14.276 administrari laguntzaileenak eta 13.307 menpekoenak.

Eskatzaile gehienek (33.813) hautaketa-prozesuko txanda irekian hartuko dute parte. Era berean, beste 1.055 eskaerak jaso dira ezinduentzat gordetako txandan deitutako plazak betetzeko eta 260 barne-igoerako txandarako gordetakoentzat. Guztira, deitutako plaza bakoitzeko 84 eskaerak jaso dira.

Eskaera gehienak hiru lurralde historikoetatik datoz (Araba %29, Bizkaia %48 eta Gipuzkoa %21). Geratzen den %2a Espainiako gainontzekoen, batez ere mugakideak diren erkidegoen, eta Europar Batasuneko beste herrialdetakoen artean banatuta dago.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen aurreko maiatzaren 5ean eta, beraz, interesdunek 20 egun eduki dituzte beraien eskaerak aurkezteko.

Prozesu hauek kudeatzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) informatika‑aplikazio bat jarri du martxan eta, horri esker, nahi izan dutenek prozesuarekin lotutako gestio guztiak Interneten bidez egiteko aukera izan dute, bai bakoitzaren etxetik bai Eusko Jaurlaritzako edozein KZgune zentro publikotik.

Halaber, arreta pertsonalizatuko guneak prestatu dira IVAPeko ordezkaritzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan eta Oñatin. Eskaerak aurkezteko prozesua normaltasunez igaro da, 80 eskaera orduko baino batezbesteko handiagoa eman da eta eskaerak kudeatzeko orriak 973.732 sarrera izan ditu.

Hemendik aurrera, jasotako eskaerak aztertuko dira, deitutako hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskatu diren baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko helburuz (adina, tituluak...).

Ekainaren 11n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta IVAPeko web-orrian (www.ivap.euskadi.net/ope) argitaratuko da hautaketa-prozesuan parte hartzeko hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Argitara ematen den unetik, baztertutako hautagaiek hamar egun balioduneko epea izango dute egoki deritzeten alegazioak aurkezteko.

Uztailaren lehenengo astean, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiak izendatzeko agindua eta azterketen egunak, orduak eta tokiak argitaratuko dira. Azterketak uda ondoren egingo dira, irailaren amaieran edo urriaren hasieran.

Iruzkin bat
  • @tuttoenbilbao
    2010-05-27

    Comentario de Twitter:
    35.136 personas optan a 419 plazas de personal funcionario de la CAV http://bit.ly/ciDKGG Y eso que les van a bajar el sueldo ...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko