Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako abokatu-elkargoei diru-laguntza emateko dena. (2014-07-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 15

LABURPENA

JAURLARITZAK 40.000 EURO BIDERATZEN DITU EUSKADIKO DOAKO LAGUNTZA JURIDIKOAREN PROFESIONALAK TREBATZEKO

Laguntzak Hiru Lurralde Historikoetako abokatuen elkargoen bitartez kudeatuko dituzte; xedea Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzu publiko horren kalitatea hobetzea da, baldintza txarrenetan bizi diren giza-taldeei doako laguntza ematea helburu duena.
2014ko lehen seihilekoan, Euskadiko Doako Justiziak 7,4 milioi euroko kostua izan du.

Gobernu Kontseiluak 40.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du gaur; horrela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoek doako laguntza juridikoa ematen duten zuzenbideko profesionalen trebakuntza eta espezializazioa finantzatuko dute.

Diru-laguntza honela banatuko da:

Arabako Abokatuen Elkargoa 8.200 euro
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkuna 19.200 euro
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa 12.600 euro
OROTARA 40.000 euro

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko doako laguntza juridikoaren kalitatea hobetzearen aldeko apustua egiten du. Aldi berean, Jaurlaritzak baldintza txarrenetan bizi diren giza-taldeei eskaintzen dien zerbitzu publiko hori bermatzen du.

DOAKO JUSTIZIA 2014

2014ko lehen seihilekoan, Eusko Jaurlaritzak 7.438.339 euro inbertitu ditu Euskadiko Doako Justiziaren finantzaketan. Kopuru horren bitartez, abokatu eta prokuradoreen elkargo profesionalen jarduera guztiak finantzatzen dituzte:

Baliabide ekonomikorik ez duten eta ondorioz Doako Justiziarako eskubidea duten inputatu, atxilotu edo espetxeratu guztiei zuzenbide-arreta ematea.
Prozesu judizialaren aurretik doako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dituzten Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZ) funtzionamendu-gastuak finantzatzea.
Arauetan jasotako arrazoi bereziengatik (hala nola genero-indarkeria, sexu-erasoak, etxearen barruko indarkeria, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritartasuna, tratu txar edo abusuaren biktima izan diren ezgaitu psikikoak...) Doako Laguntza Juridikoko txanda espezializatuak behar dituzten pertsona guztiei laguntza juridikoa ematea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau