Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Segurtasun Publikoko Plana aurkeztu du

2014.eko uztailak 15

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Segurtasun Publikoko Plana onartu du gaur. Plan honek euskal gizarteak dituen segurtasun-arazoei zer erantzun eman eta nola koordinatu behar diren proposatzen du. Segurtasun sailburua den Estefanía Beltrán de Herediak prentsaurrekoan esan duenez, “segurtasuna ongizate gizartearen zutabeetariko bat da”, ez duelako bakarrik ordena eta lasaitasuna bermatzen, larrialdi egoeretan laguntza-zerbitzuak ere ematen baititu.

Dokumentuak euskal biztanleek dituzten arrisku eta mehatxuen analisia egiten du, hala nola, meteorologi fenomenoen ondorioak, suteak edota bide-istripuak. Behin, mehatxu hauek indetifikatuta, egin beharreko ekintzak biltzen ditu, planteatutako lerro eta helburuak betetzeko.

Enplegua Suspertzeko Planaren testuinguruan, Jaurlaritzak baiezkoa eman die laguntzei, sei milioi euroko zenbatekoarekin. Kopuru horrekin finantzatuko dira hiru jarduera-lerro. Batetik, Jaurlaritzak hiru milioi euro xedatuko ditu 34 urtetik beherako gazteak hamabi hilabeteko praktikaldian kontratatzea sustatzeko. Gainera, enplegu-zentroetan zerbitzuak garatzeko 1,8 milioi bideratuko dira. Azkenik, Jaurlaritzak milioi bat euro bideratu du HEZIBI programara, txandakako lanbide-heziketa dinamizatzeko. Programa horren helburua da parte-hartzaileek LHko titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria lortzea, prestakuntza-kontratuaren bidez.
Kazetarien galderei erantzunez, Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritzari positiboa irudituko litzaiokeela Jonathan Powellen bisitaldia, baldin eta Ezker Abertzaleari hartutako konpromisoak bete egin behar direla gogorarazteko balioko balu. «Amaitutzat jo behar da gogoeten eta diagnostikoen garaia», adierazi du Erkorekak. Era berean, esan du Ezker Abertzaleak bete egin behar dituela hartutako «aldebakarreko» konpromisoak.

Azkenik, Josu Erkoreka bozeramaileak esan du industria-politikek, zehazki, I+G+B arlokoek, «izatez», arriskuak dakarzkiotela administrazioari, baina baita enpresaburuei ere. Bozeramailearen esanetan, egin daitekeen okerrena Eusko Jaurlaritza inolako proiektu industrialetan ez inplikatzeko oinarriak ipintzea da, nola eta ez dagoen erabateko bermea proiektuak aurrera egiteko. «Hori I+G+Bren esparruan ezin da bermatu ia kasu bakarrean ere», gaineratu du Erkorekak. 

Alde horretatik, Epsilonen eta Hirikoren Ikerketa Batzordeko ondorioekin loturik, Eusko Jaurlaritzak adierazi du «ondorioen artean kontraesanak» ageri direla eta «gai horren inguruan orain arte izandako epaiak» ere erakutsi ditu. Gasteizko 1. Merkataritza Auzitegiko epaiaren arabera, 2010ean hasi ziren proiektu honen arriskuak hautematen, gehiegizko zorpetzea baitzeukan. Urte horretan bertan, Erkorekak azaldu du aurreko Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laguntzak eta babes publikoa eskaini zituztela. Epai horren beraren arabera, 2007an ez zegoen arriskurik, eta, hortaz, proiektua bideragarria zela esan du Erkorekak. «Nolanahi ere, Ikerketa Batzordeak prestatutako ondorioek urte honetan biltzen dituzte erantzukizun politiko guztiak», adierazi du bozeramaileak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.07.15)

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el Plan de Seguridad Pública de Euskadi... http://t.co/UEe3hVWY8K

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)