Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Aste honetan SPRI AEBetan izango da euskal enpresentzako negozio aukera gehien eta onenak eskaintzen dituzten sektore eta Estatuen bila

2014.eko uztailak 14

-       Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, bertatik bertara jakingo du zein den euskal enpresen egoera AEBetakoa bezalako lehentasunezko merkatu batean.

-       Bilerak egingo dira AEBetan kokatuta dauden Euskadiko enpresekin eta baita era banku multilateralekin, hala nola Munduko Bankuarekin eta BIDekin.

-       Bisita hori Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat duen herrialde batera egingo da eta xede izango ditu Espezializazio Adimenduneko lehentasunezko sektoreak: Energia eta Fabrikazio Aurreratua.

 

SPRI-Euskadiko Enpresen Agentziak Estatu Batuetara bidaiatuko du aste honetan euskal enpresentzako negozio aukera gehien eta onenak eskaintzen dituzten sektore eta Estatuen bila, berauek izango direlako AEBetarako garatzen ari den plan estrategikoaren jarduera-ekintza garrantzitsuenak. Alexander Arriolak, SPRI Taldeko zuzendariak, AEBetan kokatuko euskal enpresak bisitatuko ditu uztailaren 14tik 18ra, bertatik bertara ezagutzeko beren egoera, eta banku multilateralekin ere elkartuko da (hala nola, Munduko Bankua eta Garapenerako Amerika Arteko Bankua – BID), finantza baldintza onak dituzten maileguak ematen dizkietelako herrialde gorakorrei.

 

Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotzen duen herrialde horretara egingo duen bisita -zeinetan SPRI Taldeko Nazioartekotze zuzendari Miren Madinabeitiak eta AEBetako SPRI Taldeko ordezkari Pablo Fanok parte hartuko baitute- Espezializazio Adimenduneko lehentasunezko sektoreetan zentratuko da: Energia (Gas&oil sub-sea eta eolikoa) eta Fabrikazio Aurreratua. Aipatzekoa da bisitaldi hau testuinguru jakin batean egingo dela, AEBen eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza Libreko Ituna negoziazio bidean dagoelako. Itun hori oso garrantzitsua eta onuragarria izango da itsasoz bestaldeko merkatuan lan egiten duten euskal enpresentzat.

 

Euskal ordezkaritza Milwaukeera joango da 2011n irekitako Ingeteam enpresaren fabrika bisitatzera. Konpainia horrek sorgailu eta bihurgailu eolikoak eta bihurgailu fotovoltaikoak fabrikatzen ditu merkatu iparramerikarraren premiak asetzeko. Ingeteam-ek bulego komertzial bat dauka Santa Claran (Kalifornia) eguzki bihurgailu fotovoltaikoak saltzeko.

 

Instalazio hori lortzeko 12 milioi euroko inbertsioa egin behar izan zuten, baina horrek Ingeteam-en nazioarteko produkzio gaitasuna handitu zuen, dagoeneko presentzia baitu (produkzio nahiz merkataritza zentroak) ez bakarrik Espainian, baina baita ere AEBetan, Txinan, Brasilen, Frantzian, Italian, Alemanian, Txekiar Errepublikan eta Mexikon.

 

Ondoren SPRIko arduradunak Washingtonera joango dira eta han bilerak egingo dituzte banku multilateralekin, euskal enpresei era horietako proiektuen inguruan aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaini ahal izateko.

 

Misioa New Yorken amaituko da, non Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza bisitatuko baitute martxan dauden proiektuen jarraipena egiteko, bertan dituzten baliabideak analizatzeko eta bitartekoak nola egokitu daitezkeen aztertzeko. 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IKOR_Grupo
    2014.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @IcanadasM
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @JulianForli
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @agirrecenter
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @IKOR_Grupo
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    ¡Buenos días! @grupospri buscará en EEUU los sectores y Estados donde pueden surgir más y mejores oportunidades http://t.co/mOr5cJNCOX

  • @grunppy
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @euskadinnova
    2014.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @grupospri
    2014.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co

  • @andercaballero
    2014.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    The Delegation of the Basque Country to the U.S. and @grupospri team promoting #Basque business in the U.S. http://t.co/9XgHTVEFHU

  • @CyberEuskadi
    2014.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    "SPRI buscará esta semana en EEUU oportunidades de negocio para la empresa vasca" http://t.co/0mccqq6kan

  • @laboralempresas
    2014.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Aste honetan SPRI AEBetan izango da euskal enpresentzako negozio aukera gehien eta onenak eskaintzen dituzten se... http://t.co/3ibpofFSOD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Madinabeitia, Pablo Fano