Berriak Osasuna

Adinekoen zein arlo soziosanitarioko egoitzetan Osakidetzaren Historia Klinikoa erabiltzea adostu dute Euskal Erakundeek

2014-07-14

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak gaur bertan harturiko neurriari esker, zerbitzu integralagoa eta kalitate handiagokoa eskeiniko zaie Euskadin adineko zein ezindutako pertsonei
 
Adinekoen zein arlo soziosanitarioko egoitzetan Osakidetzaren Historia Klinikoaren erabilera baimentzea adostu du Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, beharrezkoa denean, Euskadin adineko zein ezindutako pertsonei  eskeintzen zaien zerbitzua hobetze aldera.  

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren bilera baliatuz gaur bertan sinatu da akordioa, Jon Darpón, Osasun Sailburua, eta Juan María Aburto, Gizarte Politika eta Enplegu Sailburua, Jaurlaritzaren izenean; Jon Etxeberria, Osakidetzako Zuzendari Nagusia; Marta Alaña, Arabako Gizarte Zerbitzuetako Diputatua; Pilar Ardanza, Bizkaiko Gizarte Ekintzako Diputatua; eta Txelo Pérez, Gipuzkoako Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zuzendaria; EUDELeko ordezkaria den Mariano Gómezekin batera; partehartzaileak zirelarik.  

Akordio honi esker, adinekoen zein arlo soziosanitarioko egoitzetan aipaturiko pertsonekin lanean diharduten osasun profesionalek eskura izango dute erabiltzaileen Historia Klinikoa; hala, beronen ezagutza erraz eta eguneratua edukiz. Era berean, eta horren ondorioz, bai diagnostikoa bai eta tratamendua ere, hobetu egingo dira, oro har, gizarte zerbitzuetako, zerbitzu soziosanitarioko eta Osakidetzako paziente-erabiltzaile guztien mesedetan.

Aurrerantzean, berriz, interesatuta leudekeen gainerako Erakunde Publikoekin edota bestelako entitate kudeatzaileekin elkarlanerako hitzarmenak bultzatuko dira.

5 iruzkin
  • @ezkerraldea_enk
    2014-07-24

    Comentario de Twitter:
    Adinekoen zein arlo soziosanitarioko egoitzetan Osakidetzaren Historia Klinikoa erabiltzea adostu dute Euskal Er... http://t.co/fZrBiO47KU

  • @PacienteActivo
    2014-07-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Acuerdo entre las instituciones vascas para el uso compartido de la Historia Clínica de @osakidetzaEJGV ➡ http://t.c

  • @noe_gh
    2014-07-15

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Acuerdo entre las instituciones vascas para el uso compartido de la Historia Clínica de Osakidetza. http://t.co/QXxWCuyg23

  • @BetionEJGV
    2014-07-14

    Comentario de Twitter:
    Adinekoen zein arlo soziosanitarioko egoitzetan Osakidetzaren Historia Klinikoa... http://t.co/snNe3LHkno

  • @BetionEJGV
    2014-07-14

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo entre las instituciones vascas para el uso compartido de la Historia Clínica de Osakidetza. http://t.co/QXxWCuyg23

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)