Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabako Errioxako kultura eta ondarearen defentsaren aldeko lanari sariak

2014.eko uztailak 10

ABRAk, Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak, Arabako Errioxako Saria eta Omenaldiaren XII. Edizioa ospatu du Eskuernagako Viura hotelean.

Aurten, ABRAren sorreratik, orain dela 24 urte, elkarteak izan dituen 7 presidenteei omenaldi hunkigarria egin diete. 2014ko ABRA Ohorezko Bazkide Saria Laguardiko Lagunen Elkarterako izan da eta 2014 Arabako Errioxako XII. Saria Eltziegoko Gaitarientzako.

Edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Arabako Errioxako kultura eta ondarearen defentsaren eta hedapenaren alde lana egiten duten pertsona guztiei esker ona emateko parte hartu du.

Argazkia: Derechos de autor Diputacion Foral de Alava/Arabako Foru Aldundia

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)