Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

NIREA ekimenak atxikimendu berriak jaso ditu, tartean, Arantxa Tapia sailburuarena

2014.eko uztailak 11

Juan Jose Ibarretxe, Joseina Etxeberria, Jose Luis Korta eta Toti Martinez de Lezeak landa eta itsasertz eremuko baloreek duten garrantzia azpimarratu dute

  • Euskal gizarteko aurpegi ezagunak izan dira gaur protagonista “Nirea: landa eremutik hirira balioa erantsiz” izenburupean antolatutako udako ikastaroan . Eurek Nirea akordioaren mezua bere egin dute. Hain zuzen ere, egitasmoaren helburua da lehen sektorearen berrindartze ekonomikoa, landa eta itsas mundu bizia sustatzeko.
  • Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak NIREA ikastaroa itxi du, eta Akordioarekin bat egin du, bere ustez “lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizi batekin konprometitzea delako”.


Donostiako Miramar Jauregian ospatu den ikastaroaren bigarren egunean, protagonismo berezia izan dute euskal gizarteko hainbat pertsonaiek. Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Jose Luis Korta arraunlariak, Toti Martinez de Lezea idazleak eta Joseina Etxeberria irratiko esatariak Nirea Akordioaren edukiak gizarteratzen aritu dira; eta azpimarratu dute zer garrantzia duen, landa eremua eta hiria harremanetan jartzeak. Izan ere, ikusten da bi mundu horiek, landa eremua eta hiria, fisikoki gertu egon arren urrutiratzen ari direla. Bi munduok elkarri ekarpen izugarriak egin ahal dizkiote, biak estututa, irabaziak denontzako diren planteamendu batean.

Akordioak Nirea izena du pertsona bakoitzaren erabakiekin eraikitzen delako, hain justu, berea egiten duten guztiekin, lorpenak handiagoak izango direlako.

Beste hainbat konturen artean, gaurko jardunaldian azpimarratu da euskal gizarteak  ekarpena egin dezakeela erosketa erabakiarekin. Gutako bakoitzak, egunero hartzen ditu erabakiak, eta hauek beren ondorioak dituzte. Gure erosketa erabakiekin, gure inguruko eredu ekonomiko, kultural eta sozialean zuzenean eragingo dugu horrela.  Horrenbestez, hemengo produktuak erosita, bertako ekoizleei erosita, denontzat onuragarria den eredua mantentzen ari gara.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia izan da ikastaroari ixten, eta NIREArekin bat egin du “lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizi batekin konprometitzea delako”. Era berean, berretsi du  Eusko Jaurlaritzak konpromisoa duela lehen sektoreko pertsonekin eta Euskadiko landa eta itsasertz eremuko biztanleekin”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)