Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bihotza Sariak

2010.eko maiatzak 27

"Bihotza Sariak Aintzatespenek" zortzi enpresa eta erakunde aintzatetsi dituzte laugarren edizioan

Saridunak Bizkaiko Teknologia Elkartegia, Bilboko El Corte Inglés, Herri Irratia, San Prudentzio Lan Fundazioa, Euskadiko Kutxa, Metro Bilbao, Lur Batuak eta Bizkaiko Gurutze Gorria izan dira.

Juan Goicolea, Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea eta Pilar Zorrilla, Merkataritza eta Turismo sailburuordea "Bihotza Sariak" ekitaldian izan dira. Bilboko Berreginen Museoan banatu dira Bihotza Sariak - Prentsak Enpresa Bihozdunei egiten dizkien aintzatespenak. Sari horiek, prentsako eta komunikazioko profesional talde zabalak, azken urtean beraien jarduera etikaren, humanismoaren eta gizarte erantzukizunaren irizpideetan oinarrituz burutu duten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako enpresei, profesionalei eta erakundeei egiten dien jende aurreko aintzatespena dira. 

Sari hauen laugarren edizioan, "Bihotza Berrikuntza" saileko irabazlea Bizkaiko Teknologia Elkartegia izan da. "Bihotza Merkataritza" saria berriz, Bilboko El Corte Inglési eman zaio.

"Bihotza Komunikazioa" sailean, epaimahaiak, Bizkairako eta Bizkairen alde irratia egiten 50 urte daramatzan Bilboko Herri Irratia saritu du. 

Bere elkartasunezko ekimenak direla eta edo Enpresako Gizarte Erantzukizuna (EGE-RSE) aplikatzeagatik lan azpimarragarria egin duen enpresa, erakundea, elkartea edo ekimena saritzen duen 'Bihotza Solidarioa' atalari dagokionez, sariduna San Prudentzio Lan Fundazioa izan da, bere Titularren eta Onuradunen ongizatea eta horien eta bertako kide diren enpresen gizarte garapena helburu dituen irabaz asmorik gabeko erakundea. 

"Bihotza Enpresa Hazkundea' saria Euskadiko Kutxari eman zaio, 50. urteurrena bete duen urte honetan. Euskadiko Kutxa kreditu kooperatiba da, eta bere helburu nagusia bere bazkideen eta bezeroen finantza beharrak betetzea da. Kooperatibaren lanean, kudeaketaren eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako bereizgarria da. 

'Bihotza Berdintasuna' aintzatespena Metro Bilbaori eman zaio. Sozietate hori izan zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasunerako Parekatuz sarearekin eta Optima programarekin, Emakundek sustatutako ekintza positiborako planarekin bat egin zuen lehenenegoetako. 

Bihotz ekintzailea enpresa saritzeko ematen den 'Bihotza Ekintzailetza' aintzatespenak Lur Batuak enpresaren lana azpimarratu du. Enpresa hori  2004an sortu zen, Garbiñe Bellosoren eskutik. Garbiñek 22 urte baino ez zituen, BBK Gazte Lanbidean-i finantzaketa eskatu zionean enpresa muntatzeko. Larraurin (Mungia) dagoen Lur Batuak enpresak produktu ekologikoak egiten ditu, eta ondoren Bilboko Erriberako Merkatuan, Merkataritza Guneetan eta partikularren artean banatzen ditu. Bere produktuak kalitate kontrol zehatzen menpe burutu eta merkaturatzen dira, kontsumitzaileen osasuna zaintzen dute eta Ingurumena kontserbatzen laguntzen dute. 

Azkenik, GESTION hilabetekariak, bere jarduera eta ibilbidea dela eta GKE edo Ongintzazko Erakunde baten lana aintzatesteko ematen duen 'Bihotza Elkartasunezko GKE' saria Bizkaiko Gurutze Gorriari eman dio aurten. Gurutze gorria, boluntarioen lanean oinarritzen den erakunde humanitarioa da, eta jarduera esparru zabala du: enplegua, toxikomanoak, haurrak, etorkinak eta errefuxiatuak, HIESa, laguntza eta larrialdiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla, Juan Goicolea