Berriak Osasuna
Eu

Onartu da 'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa'

2014.eko uztailak 10

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak 'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa' onartu du (2014ko uztailak 3), hau da, datozen lau urteetarako helburuak eta jarduteko ildoak ezartzen dituena.

Plan Estrategikoa Kontsumobiden izandako elkarlanaren ondorio da (gogoetakoa, koordinaziokoa eta lankidetzakoa).

Izan ere, Kontsumobidek beharrezkotzat jo ditu hurrengo urteotan aurre egin beharreko erronka nagusiak identifikatzea eta kontsumitzaileekin, gainerako interes-taldeekin eta, orokorrean, gizartearekin partekatzea; 2018ra begira, oinarri estrategikoak eta jarduteko urrats, helburu eta ekintza berriak (jarduerak) ezarriz.

2014-2018 Plan Estrategikoaren egitura (Agiriaren atalak):

  • Prozesu metodologikoa
  • Izandako estrategiaren ebaluazioa
  • Egoeraren diagnostikoa
  • Kontsumobideren xedea, ikuspegia eta balioak
  • Helburu estrategikoak
  • Plangintza estrategikoa
  • Kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio-eredua

Plana bat dator Osasun Sailaren Ildo Estrategikoekin, X. Legegintzaldiko Gobernu Programarekin –izan ere, berariazko helburu modura, besteak beste, kontsumitzaileak babesteko helburua aipatzen du- eta Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Autonomoen zerbitzu publikoak hobetzeko helburuarekin.

 

Agiria:

'Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa'

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KZguneaTIC
    2014.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Aprobado el Plan Estratégico de @kontsumoBIDE 2014-2018 ➡ http://t.co/DuytLZi8q0

Komunikabideek behera kargatzeko