Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebideren webguneak iragarki ohol batean jasoko ditu erregistroaren gaineko berriak

2014.eko uztailak 10

Etxebideko etxebizitzaren eskatzaileek eta erregistroan alta-eskaera egin dutenek beren espedientearen gaineko berriak jakin ditzakete jada euskal hiriburuetan dauden Zuzenean bulegoetara joan beharrik gabe.

Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak bat egin berri du «Eusko Jaurlaritzaren iragarki-ohol elektronikoa»rekin; bertan, hilean behin, espedienteen alten, bajen, artxibatzeen edo ukatzeen gaineko ebazpenak argitaratzen dira; halaber, informazioa zuzentzeko eskaerak eta babestutako etxebizitza eskatzeko espedienteak berritzeko azken egunak ere jakinarazten dituzte horren bidez.

Iragarki horietara errazago jo ahal izateko, Etxebideren webguneak, Euskadi.net-en urtean bisitari gehien duen atarietako batek, sarbide berezi bat gaitu du, era horretan interesa duen oro, ahalik eta modu errazenean, sartu ahal izan dadin etxebizitza-zerbitzuaren oholean.

Erregistroaren jarduerei buruzko ebazpenak argitaratzeak ez du esan nahi posta bidez edo posta elektroniko bidez egiten diren banako jakinarazpenak desagertzen direnik. Iragarki-ohola, aitzitik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako beste urrats bat da zerbitzuak pertsonei hurbiltzeko prozesuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)