Berriak Lehendakaritza
Eu

San Mames Barriaren eraikuntza-lanak martxan dira

2010.eko maiatzak 26

Lehendakariak Athletic-en estadio berriaren lehenengo harria jartzeko ekitaldia zuzendu du

José Angel Iribar, “txopoa”, San Mames zaharreko soropil zati bat hartzeaz arduratu da eta Athletic-en estadio berriaren zimenduen azpian gorde da betirako. Patxi Lopez lehendakariak zuzendu du ekitaldi hunkigarri hau eta gailentzekoa da erakunde guztiek bat egin dutela azpiegitura honi ekiteko, izan ere, Athletic-ek etorkizunera begira dituen kirol eta ekonomia baldintzak hobetzeaz gain, proiektuak “eremu horretan lana eta ekonomia suspertzen” lagunduko baitu. Gainera, Lopezek positiboki baloratu du azpiegiturak Bilboko inguru horretan sortuko dituen eremuak “Bilboko biztanle guztiek erabili eta gozatzeko, Unibertsitatea eraikin berriak martxan jarriz garatzeko eta Bilboko sarbide berriak errazteko izango baitira” . “Balio erantsia dakarren inbertsio bat da, eta horixe da oraintxe behar duguna”, azpimarratu du.

2010eko maiatzaren 26a Athletic Club de Bilbaoren historiako egun ezabaezina da dagoeneko.Horixe baita San Mames berria izango den eraikuntzako lehenengo harria jarri den eguna. 2012-2013 denboraldian San Mames zaharkitua ordezkatuko duen estadio modernoak ekipamendu publikoak izango ditu. Patxi Lopez lehendakariak jardunaldi historiko eta hunkigarri honetan parte hartu du eta estadio berriak futbol taldeari eta Bilboko hiriari ekarriko dizkion onurez gain, euskal erakunde guztiek “balio erantsia dakarren inbertsio” baten alde batu direla azpimarratu du. "Euskal Herriko erakunde guztiak proiektua aurrera eramateko ados jartzea lortu dugu eta hori berez da albiste on bat. Guztiok elkarrekin eremu horretan ekonomia eta enplegua suspertzea eragingo duten inbertsioak egingo ditugu”, gailendu du.

San Mamesko estadio berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldian azpiegitura berriaren eraikuntza kudeatzen duen San Mames Barria Sozietateko bost bazkideen ordezkari nagusiek parte hartu dute:Patxi Lopez lehendakariak, José Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Mario Fernández Bilbao Bizkaia Kutxako presidenteak eta Fernando García Macua Athletic Clubeko presidenteak, alegia. Ekitaldi hunkigarria baino ordubete lehenago, Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carlos Aguirrek, Eusko Jaurlaritza sozietatera atxikitzeko agiria sinatu du beste lau bazkideen aurrean, hots, Fernando García Macua, Iñaki Azkuna, José Maria Iruarrizaga, Foru Ekonomia diputatua eta Mario Fernándezen aurrean.

Ekitaldira hurbildu diren komunikabide ugarien aurrean egin duen esku-hartze labur batean, lehendakariak “Athletic-entzako, bizkaitar guztientzako, euskal herritarrentzako eta, oro har, futbol zaleentzako historikoa den egun” honen garrantzia gailendu du.Baina, bereziki azpimarratu du euskal erakunde guztiek lortu duten akordioa, izan ere, "Euskal Herriko erakunde guztiak proiektua aurrera eramateko ados jartzea lortu dugu eta hori berez da albiste on bat.Guztiok elkarrekin eremu horretan ekonomia eta enplegua suspertzea eragingo duten inbertsioak egingo ditugu”.Horrez gain, Lopezek estadio berria “balio erantsia” duen ekimen bat dela aditzera eman du, izan ere, “Bilboko biztanle guztiek erabili eta gozatzeko, Unibertsitatea eraikin berriak martxan jarriz garatzeko eta Bilboko sarbide berriak errazteko” eremuak sortuko baititu.

Zeremonia hunkigarria

San Mames barriaren lehenengo harria jartzeko ekitaldiek futbol taldearen arloko ehunka pertsona ezagun bildu dituzte. Besteak beste, Athletic Clubeko azken zazpi lehendakarietako bost (Pedro Aurtenetxe, José Julián Lertxundi, José María Arrate, Fernando Lamikiz eta Ana Urquijo), Espainiako Futbol Federazioko lehendakari den Ángel María Villar; eta Futbol Profesionaleko Ligakoa, José Luis Astiazarán, Rafa Alkorta, Manu Sarabia, Daniel Ruiz Bazán 'Dani', Andoni Goikoetxea, Aitor Larrazabal, Josu Urrutia eta Ismael Urzaiz jokalari ohiak; eta Javier Clemente, Ángel Garitano 'Ondarru' entrenatzaile ohiak, eta Lezamako koordinatzailea, Javier Irureta.

Unerik bereziena José Angel Iribar "txopo"k hasi du, bera arduratu baita San Mamesko soropileko zati bat “lapurtzeaz”. Soropil zatia estadio berriko zimenduen azpian kutxa batean sartu da. Horrez gain, kutxa berean Athletic-en kamiseta bat eta zaleen taldeen intsigniak ere gorde dira, eta kutxa, Muniain gazteak estadio zaharreko hormatik erauzi duen zati batekin batera, pertsonaz osatutako kate baten bidez eraman da estadio berria eraikiko den tokiraino.Hain zuzen ere, katea Lezamako futbol jokalari gazteek, Athletic-eko nesken taldeko jokalariek, Baskoniakoek, jokalariek, jokalari ohiek, bazkideek, zaleek eta jarraitzaileek osatu dute eta horrela, taldearen familiarentzako hain sinbolikoa izan den jardunaldian parte hartu dute. Azkenean, Athletic-eko bazkiderik beteranoena, Federico Urieta, eta gazteena, lau hilabete baino ez dituen Eneko Vivanco, aitaren besoetan zegoela, izan dira soropila eta harria hartu eta San Mames Barriaren egoitza izango den orubean jartzeaz arduratu direnak.

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko ekainak 02

    En efecto, aportar desde la Administración una importante cantidad de dinero a un proyecto que en principio sólo beneficia a un club privado, aunque tenga la repercusión social del Athletic de Bilbao, es una cuestión discutible. Y más en tiempo de crisis y restricción del gasto.

    Por eso, desde el primer momento y a pesar de las presiones sociales y políticas sufridas, este Gobierno supeditó su entrada en San Mamés Barria, la sociedad promotora del nuevo campo del Athletic (además del club la integran la Diputación de Bizkaia, la BBK, el Gobierno y el Ayuntamiento de Bilbao), a que se cumplieran varias condiciones que justificaran esa aportación de recursos de todos los vascos: que la nueva instalación fuera de titularidad y gestión públicas, que tuviera usos públicos permanentes y que la cantidad comprometida por el Gobierno se aportara en varios años, atendiendo la situación económica presente.

    Esas tres condiciones se han cumplido. El futuro nuevo campo del Athletic va a contar con un espacio polideportivo municipal para uso de los ciudadanos de Bilbao y, además, dispondrá de un módulo de atletismo y acogerá también un Centro de Innovación en el Deporte, así como el futuro Centro Vasco de Salud, Actividad Física y Deporte, donde posteriormente quedará ubicada la Agencia Vasca Antidopaje.

    El Gobierno es consciente de que en asuntos de esta índole va a tener presiones desde las personas y organismos directamente interesados, así como críticas en sentido contrario. Sin embargo, cuando se le planteen situaciones análogas, este Gobierno actuará siguiendo esos parámetros de responsabilidad, atención a los intereses generales y garantía de gestión y usos públicos de las infraestructuras deportivas creadas.

  • 2010.eko maiatzak 27

    He oído hablar a mucha gente de Donostia y Gasteiz comentarios negativos acerca de que el Gobierno Vasco y otras instituciones públicas inviertan el dinero de los contribuyentes en un proyecto patrocinado por una empresa privada sobre la que no pueden tener control. Consciente de que siendo de Bilbao, no es políticamente correcto realizar este comentario, qué mensaje debemos transmitir o qué respuesta debemos dar a la gente que preferiría que dicha inversión se dedicara a otros proyectos? Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria