Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza ez dago merkataritzako ordutegiak guztiz liberalizatzearen alde

2014.eko uztailak 09

Hedabideetan merkataritza-ordutegiei buruz zabaldutako informazioa dela-eta, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza Euskadin merkataritzako-ordutegiak arautzeko dekretu berri bat lantzen ari dela jakinarazi nahi du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak; izan ere, merkataritza arloko eskumena duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-politikaren irizpidea ezartzeaz arduratzen da aipatutako saila. Sektorearekin adostuta prestatzen ari dira dekretu hori, eta laster onartuko dute gobernu-kontseiluan, ondoren izapidetzen jarraitu eta legebiltzarrean eztabaidatzeko.

 Oso aurreratuta dago aipatutako dekretua, baina ez du inola ere jasotzen merkataritza-ordutegiak guztiz liberalizatzeko aukera, hedabide batzuetan hala ulertarazi duten arren.

Halaber, gogora ekarri behar dugu Eusko Jaurlaritzak errekurtso bat aurkeztu zuela Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 30eko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren aurka (bertan merkataritza-ordutegiak guztiz liberalizatzea xedatzen zen, besteak beste), Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Merkataritzako Aholku Mahaiari jakinarazi zion moduan, Euskadiko merkataritza-sektorea eta autonomia-eskumenak berak defendatzearren.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cagando_es
    2014.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco no es partidario de la liberalización total de horarios comerciales ➡ http://t.co/KTtxUYthW2 #eusnet

  • @JulianForli
    2014.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco no es partidario de la liberalización total de horarios comerciales ➡ http://t.co/KTtxUYthW2 #eusnet

Komunikabideek behera kargatzeko