Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Amaitu da Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde arteko Planari (PIAAE) ekarpenak egiteko fasea.

2014.eko uztailak 10

Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde arteko Planak ekintzailetzaren kultura eta balioak sustatuko ditu, eta handitu egingo du hartutako ideien eta merkaturatzen diren ekimen berrien bolumena; horrek, besteak beste, enplegua sortuko du, eta jarduera ekonomikoa areagotuko du. Plan honetan, programa eta jarduketa berriak abiaraztea baino garrantzitsuagoa da ekintzailetza laguntzen duen euskal ekosistema osoa ordenatzea, koordinatzea, integratzea, osatzea eta lerrokatzea.

Plan hau 2013ko uztailaren 2an Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek izenpeturiko «Euskal Ekintzailetza Sistema Garatzea xede duen Lankidetzarako Esparru Akordioa»ren barruan dago. Lehen aldiz egin dute bat lau instituzioek euskal ekintzailetza bultzatzen duen euskal ekosistema modu bateratu eta koordinatuan hobetzeko asmoarekin.

PLana egiteko prozesuan, hauek guztiak jardun dira laguntzen eta ekarpenak egiten: 5 EBZk (Bic Berrilan, Saiolan, Beaz, Cedemi, Ceia); hiru merkataritza ganberak; Garapen; Eudel; Confebask eta Ajebask.

Gainera, eztabaida erraztu eta interesa daukatenek beren ekarpenak aurkeztu ahal ditzaten, Irekian jarri zen proposamen hau, inplikaturiko alde guztien iruzkinak bideratzeko. Irekitako eztabaidak aldeko hiru bozka eta iruzkin bat jaso ditu, eta zortzi aldiz birtuiteatu da.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko uztailak 10

    Pues vaya se a acabado y emprendedores sin ayuda a kien se lo pido????