Berriak
Eu

Lehendakariak «Gaztemundu 2014» programan parte hartzen ari diren gazteak hartu ditu

2014.eko uztailak 09

Aurten Gaztemundu programan parte hartzeko Euskadin dauden kanpoko Euskal Etxeetako 25 gazteren taldea hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean lehendakaritzan.

Gazte horiek egun batzuez Euskadin egotea du helburutzat aipatutako programak, baina baita gaur egungo euskal errealitatera hurbil daitezen ere. Urtero aldatzen da jasotzen duten ikastaroaren gaia; horren barruan, adituek emandako eskola magistralak jasotzeaz gain, erakunde zein kulturgune garrantzitsuenak bisitatzen dituzte. Euskal dantzen irakaskuntzaren hobekuntza da aurtengo programaren gaia.

Lehendakariak azaldu duenez, «Goi-mailako prestakuntza eskaintzea da gure helburua eta nahia, mundu osoko Euskal Etxeetako euskal dantza taldeez arduratzen baitzarete». Horrez gain, euskal dantzak «gure kulturaren eta nortasunaren partea» dela esan, eta honela erantsi du: «dantzaren bitartez ere erlazionatzen garen euskal herritarrak gara, batzen gaituen hizkuntza komuna baita».

Aurtengo Gaztemundu programako parte-hartzaileak Argentinatik (15), Estatu Batuetatik (6), Txiletik (2), Espainiatik (1) eta Uruguaitik (1) etorri dira. Euskal dantzen arloko aditu talde batek emango ditu eskolak, Oier Araolaza dantzaria buru izango dela.

Gaztemundu programari 1996an ekin zitzaion, eta 700 gaztek baino gehiagok parte hartu dute; «haietako asko munduko euskal etxeetako zuzendaritza-taldeetan daude gaur egun».

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko uztailak 10

    ME HA GUSTADO EL VIDEO HAS ESTADO GENIAL @iurkullu LE DOY TODO MI CARIÑO A USD SIGUE ASI EL FUTURO DE EUSKADI USD ES UN CLACK YA ESTOY MEJOR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)