Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

HETEL Sariaren II.ekitaldia

2010.eko maiatzak 26

HETELek CAF, Matrici eta Gasteizko alkate ohi Jose Angel Cuerda saritu ditu euskal Lanbide Heziketarekin duten konpromezuagatik

Lanbide Heziketarekiko konpromezuan nabarmendu diren pertsonei, enpresei edota erakundeei esker ona adieraztea da HETEL Sariaren xedea, eta horrekin batera, gure herriaren garapenean duen garrantzi estrategikoa aldarrikatzea.

"Lanbide heziketarik gabe ezin dugu gure ekonomia eta ekoizpen sistema garatu", dio  Isabel Celaa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Lanbide Heziketarekiko konpromezua aitortzen duen HETEL Sariaren II. Ekitaldian.

"Profesionalak behar ditugu ekonomía berriro indarrean jarri nahi badugu" adierazi du sailburuak eta ekonomiaren zenbait arloetan  profesional bikainak falta direla gaineratu du. "Premiazkoa dugu beraz, lanbide heziketa indarberritzea eta prestijioz janstea". Isabel Celaaren esanetan, "gaurko hezkuntza profesionalean daude biharko gure enpresen gizon eta emakumeak".

Hezkuntza sailburua Heziketa Teknikoko Elkarteak emandako sarien ekitaldian izan da Javier Ruiz Enplegu sailburuordea eta Eduardo Fernandez HETELEeko lehendakariarekin batera.

HETELek CAF, Matrici eta Gasteizko alkate ohi Jose Angel Cuerda saritu ditu euskal Lanbide Heziketarekin duten konpromezuagatik.

Lanbide Heziketarekiko konpromezuan nabarmendu diren pertsonei, enpresei edota erakundeei esker ona adieraztea da HETEL Sariaren xedea, eta horrekin batera, gure herriaren garapenean duen garrantzi estrategikoa aldarrikatzea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá