Berriak Segurtasuna
Eu

Lege-proiektua, Larrialdiak kudeatzeko legea aldatzeko. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 08

LABURPENA

LARRIALDIAK KUDEATZEKO LEGE ALDAKETARAKO LEGE PROIEKTUA ONARTU DA

Gobernu-kontseilua gaur onartu du Larrialdiak Kudeatzeko 1/1996 Legea aldatzeko Legea, zenbait alderdi eguneratzen dituena. Arau aitzindari honek sistema bakar batean larrialdi arrunten ohiko kudeaketa eta hondamendien aurreko erantzuna integratzea.

Onartu zenetik ia hogei urte igaro diren honetan, beharrezkoa iritzi zaio zenbait alderdi eguneratzeari, oraingo baldintzetara eta teknologietara egokitu eta larrialdien kudeaketa hobetzeko.

Larrialdien eta babes zibilaren euskal sistema eguneratzeko, larrialdiko eta babes zibileko azpiegiturak eta zerbitzuak sendotu behar dira, baita herritarrekiko elkarreragina ere. Gainera, indarreko legediaren hainbat gabezia bete behar dira; esaterako, aurreikuspenaren eta alertaren antolamendua, herritarren eskubideak eta betebeharrak eta zigor-erregimena.

Herritarren eskubideen eta betebeharren erregulazioa dago eginiko hobekuntzen artean. Arriskuen eta horien aurreko babes-neurrien gaineko herritarren prestakuntza eta informazioa da eginiko hobekuntzetako bat, eta, aldi berean, herritarrak larrialdiei erantzuteko mekanismoetan inplikatzea sustatu da.

Larrialdien aurreko aurreikuspen- eta prebentzio-mekanismoak sendotu dira proiektu honetan, alerta-sarea eta meteorologia-zerbitzuak babes zibilarekin lotzea erregulatuta. Halaber, lurralde-antolamendurako tresnek eta hirigintza-planek arriskuen inbentarioa eta mapa aintzat hartzea aurreikusi da, arriskuak prebenitzeko neurriak ezar ditzaten. Gainera, enpresen edo arrisku larriak sortzen dituzten erakundeen edota bereziki zaurgarrien autobabeserako betebeharrak sartu dira legean.

Bestalde, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren gaineko erregulazioa gaurkotu da, izaerari eta funtzioei dagokienez. Larrialdiak Koordinatzeko Euskadiko Zentroa Euskadiko segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuen zentral operatibo guztiekin konektatutako komunikazio-plataforma da. Eusko Jaurlaritzak onartutako babes zibileko planen jardueren koordinazio-zentro gisa balio du eta larrialdi kasuetako taktika operatiboen arabera mugiarazitako zerbitzuen esku-hartzea errazten du.

Proiektuak arautzen dituen 112 zerbitzuaren alderdien artean daude honako hauek: larrialdiari loturiko datu pertsonalak jasotzea, lagatzea, babestea eta gordetzea, larrialdiaren kudeaketa eta datu pertsonalak babesteko betebeharra bateragarri egin ahal izateko.

Larrialdien aurreko esku-hartze zerbitzuetako langileen ekintza azpimarragarriak eta egoera horietan herritarren inplikazioa eta lankidetza errekonozitzea ezartzen du legeak.

Aldatutako testuak larrialdiak koordinatzen dituzten langileen aginte-maila areagotu du, agintaritzako agentearen adinako bihurtuz.

Halaber, proiektua zigor-erregimena arautzen du, Larrialdiak Kudeatzeko Legean jasotako betebeharrak zorrotzago betearazteko.

Gainera, hondamendietan laguntzeko unitatea sortzea aipatzen du proiektuak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren mendeko erakundea izango da, EAEko larrialdietan edo EAEz kanpokoetan, hala eskatuz gero, pertsonak eta ondasunak babesteko xedea izango duena. Gainera, nazioarteko lankidetzako misioak egin ahalko ditu aipatutako unitateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau