Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Agindua, udalei bake-epaitegien 2014ko funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 08

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK MILIOI ERDI EURO XEDATUKO DITU EUSKADIKO 236 BAKE EPAITEGIEN FUNTZIONAMENDU GASTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO

Diru-laguntzak udalerrien bidez banatuko dira, biztanle-kopurua aintzat hartuta zehaztuta.
Donostiako, Basauriko eta Langraiz Okako udalek, EAEko hiru espetxeak dauden udalerriek, 1.850 euroko diru-laguntza osagarria jasoko dute.
Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegiak.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 500.000 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude:

BIZTANLEAK ZENBATEKOAK
Biztanle 1 eta 499 bitartean 850 euro
500 eta 999 bitartean 1.000 euro
1.000 eta 2.999 bitartean 2.025 euro
3.000 eta 6.999 bitartean 2.900 euro
7.000 eta 19.999 bitartean 3.875 euro
20.000 eta 29.999 bitartean 4.975 euro
30.000 eta 39.999 bitartean 6.100 euro
40.000 biztanletik gora 7.800 euro

LURRAL. HIST. Udaletx. kopurua 1-499 bizt. 500-999 bizt. 1.000-2.999 bizt./ 3.000-6.999 bizt./ 7.000-19.999 bizt./ 20.000-29.999 bizt./ 30.000-39.999 bizt./ 40.000 bizt. baino gehiago/ Zenbatekoa
ARABA 49 18 11 16 3 1 - - - 71.275 €
BIZKAIA 105 21 17 28 16 16 3 1 3 244.375 €
GIPUZKOA 82 23 9 18 15 14 2 1 - 178.800 €
OROTARA 236 62 37 62 34 31 5 2 3

ZENBAT. /€

52.700 37.000 125.550 98.600 120.125 24.875 12.200 23.400 494.450

Gainera, Euskadiko hiru espetxeak dauden udalerriek (Basaurik, Donostiak eta Langraiz Okak) 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

Araba: 73.125 euro
Bizkaia: 246.225 euro
Gipuzkoa: 180.650 euro

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita.

BAKE EPAITEGIAK

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke.

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau