Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari diru-laguntza zuzen bat ematea baimentzekoa. Helburua: "Lan eta Gizarte Arloko Auditorian eta Aholkularitzan Espezialista izateko Graduondoko Berezko Titulua'' lortzeko ikasketak garatzea. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 08

LABURPENA

20.000 EURO XEDATUKO DIRA IKUSKARITZA ETA AHOLKULARITZA SOZIOLABORALEKO ESPEZIALISTEN IKASKETAK GARATZEKO

Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Juan María Aburto sailburuak proposatuta, gobernu-kontseiluak Euskal Herriko Unibertsitateari 20.000 euro emango dizkio, Ikuskaritza eta Aholkularitza Soziolaboraleko ikasketak garatzeko (bekak, irakasleei irakaskuntza ordaintzea, zuzendaritzari edo hezkuntza-batzordeari ordaintzea, ikasmateriala, etab.).

Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusien artean daude, besteak beste, pertsonen gaikuntza eta enplegagarritasuna erraztea, gazteen laneratzea eta okupazioen kopurua eta aniztasuna indartzeko enplegu-nitxoak eta lanbide berriak identifikatu eta sustatzea, garapen- eta hazkuntza-marjina handia duen zerbitzuen sektorean.

Hala bada, EHUri emandako diru-laguntzak ahalbidetuko du profesionalak lan-harremanen sisteman gaitzea, enpresan lan-araudia erabiltzea, giza baliabideen kudeaketako enpresa-erabakiak lan-araudira egokitzea eta enpresa-erabakiak indarreko lan-araudira egokitzera bideratutako proposamen juridikoak gauzatzea.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pblimarta
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Ya disponemos de los fondos de Gobierno Vasco para las becas del título propio "auditoría y consultoría socio-labor…http://t.co/I9sa752Hpb

  • @pblimarta
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo de concesión de una subvención directa a la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, pa... http://t.co/RlmTkw6WU1