Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Emakume Nekazarien Estatutuaren aurkezpena. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-07-08

LABURPENA

1) Zergatik eta zertarako Emakume Nekazarien Estatutua?
Emakume Nekazarien Estatutua nekazaritzaren sektorean emakumeek jasaten duten diskriminazioari aurre egiteko beharragatik landu da: batik bat, profesionaltzat jotzeko eta jendartean aintzat hartzeko eta beren eskubide profesional, sozial eta fiskalak bermatzeko.

Estatutu honen abiapuntuan emakume nekazarien eskubideak daude, eta eskubide horiek bermatzeko herri-administrazioek dituzten betebeharrak zehazten ditu. Hortaz, nekazaritzaren sektorean emakumeek eta gizonek tratu eta eskubide berberak izatea lortzeko behar diren neurriak jasotzen dituen legea da, eta genero-ikuspegia sektorearen arlo guztietan sartzekoa, emakumeen eta gizonen baldintzak eta beharrak ezberdinak izaki.

2) Emakume Nakazien ARAUDIAren egoera
Emakume nekazarien estatutu honek ez dauka aurrekaririk araudian, nahiz eta estatutuak lantzeko gomendioak eta baita aginduak ere ugari izan.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak emakume nekazariei babes irmo eta erabakigarria eskaintzen die, eta lehentasunez artatu eta sustatu nahi ditu. Hala, 75. artikuluak Emakume Nekazarien Estatutua lantzeko agintzen du.

3) Emakume Nekazariaren Estatutuaren estruktura
Estatutuak 31 artikulu ditu, bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

Sei titulutan egituratuta dago: xedapen orokorrak, nekazaritza-ustiategien titulartasuna, sektorean emakumeek duten ordezkaritza, jendarte-eskubideak, beren lana aintzatestea eta ikusaraztea, eta azkenik Estatutuaren Segimendu Batzordea.

4) Emakume eta gizonezkoen artean desorekaren analisi laburra
Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa handitu egin bada ere, proportzioa desorekatua da oraindik. Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa ez dator bat emakumeek benetan egiten duten lanarekin; izan ere, askotan, lan horiek guztiz ikusezinak dira.
Baserritar gazteen egoeraren kasuan, ezberdintasunak agertzen dira oraindik sexuen artean; izan ere, gazteen esku dauden ustiategietan, titularrak diren emakumeen ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa da.
Jardueraren neurri ekonomikoa zenbat eta handiagoa izan, emakumeek hartzen dituzten erabakien ehunekoa txikiagotu egiten da
Nekazaritzaren arloko erabaki-organoetan emakumeek duten parte-hartzea gizonena baino askozaz txikiagoa da
Emakumeen eta gizonen osasunaren gaineko faktore bereizgarriak aintzat hartu behar direla proposatzen da, eta neurriak ezarri emakumeen osasuna bermatze aldera

5) Emakume Nekazarien Estatutuaren ezaugarri nagusiak
I. Tituluan, Xedapen Orokorrak, Estatutuaren xedea eta oinarrian dituen printzipioak definitzen dira.

II. Titulua emakumeek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzearen ingurukoa da.

Nahiz eta ustiategietan emakume titularren kopuruak gora egin duen, oraindik desoreka antzematen da.

Partekatuaren titulartasunaren figura garrantzia handiko tresna izatera deitua dago, nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko benetako eskubide-berdintasuna lortzeko.

Titulartasun partekatua lehenetsiko dugu laguntzak eta esleipenak egitean ustiategi horiei lehentasuna emanez, eta emakume nekazariak Gizarte Segurantzan afiliatzeko laguntzak finkatuz.

III. Titulua emakumeek nekazaritzaren sektorean duten ordezkaritzaren ingurukoa
Nekazaritzaren arloko erabaki-organoetan emakumeek duten parte-hartzea gizonena baino askozaz txikiagoa da: agerikoa da, alde horretatik, bermatu egin behar dela emakume nekazariek erabaki-organoetan presentzia izatea eta parte hartzea.

Legean, esku hartzeko hiru eremu nabarmentzen dira, eta tratu bereizia ematen zaie: administrazioa eta bere enpresak, profesionalen erakundeak eta elkarteak eta enpresa pribatuak.

Hirurek izendatzaile komun bat dute: emakumeek nekazaritzaren politikan parte hartzeko duten eskubidea egikaritzea eta baliozko solaskidetzat hartzea, beren interesak eta beharrak ordezkatuko dituzten politikak bultzatzeko.

IV. tituluan, eskubide socialena, lan-eremu batzuk azpimarratzen dira:
Beren berezitasunagatik nekazaritzaren sektorean berariazko tratamendua ezarri behar zaiela pentsatzen da por su especificidad.

Horrela da adiskidetze erantzukidearen gaian, nekazaritza-jarduera ziurtatuko duten programak bermatzeko; edo emakumeen aurkako indarkeria-arazoen edo jazarpenaren aurrean, -sektore horretan ingurune itxiago eta bakartuago batean gertatzen baitira-, eta horrek zaildu egiten baitu prebentzioa eta arreta.

Beste alde batetik, nekazarien lan-arriskuen prebentzioa gizonezkoen osasuna kaltetu dezaketen alderdietan oinarritu da beti, ondoren emakumeengan eta gizonengan dituzten ondorioak orokortuz.

Hori dela eta, emakumeen eta gizonen osasunaren gaineko faktore bereizgarriak aintzat hartu behar direla proposatzen da.

Baserritar gazteen egoeraren kasuan, ezberdintasunak agertzen dira oraindik,

Beharrezkoa da, beraz, neurriak hartzea, emakume eta gizon gazteen arteko egiazko berdintasuna sustatzeko eta emakume gazteek lan-aukerak izateko, hala nahi badute landa-eremuetan jarraitu ahal izan dezaten.

Título V: lan banaketa eta emakumeen lana nabarmendu
V. Tituluaren helburua nekazaritzaren sektorean emakumeek egin duten eta egiten duten lana ikusaraztea eta aintzatestea da. 4/2005 Legean ezarritakoa sektore horretara moldatzen du, emakumeak bereziki ikusezin bilakatu diren sektore batean beren lanaren errealitatea beti kontuan izango dela ziurtatzen saiatzeko.

VI. eta azken Tituluan, Lege honetan xedatutakoa betetzeko Segimendu Batzordea sortzen da.

6) Participación y contraste con instituciones y agentes
Honako lege proiektua eragileekin kontrastatua izan da eta proposatutako alegazioak kontutan izan ditu.

Hartan, lantalde bi sortu ziren: bata, Nekazaritza Sail barrukoa, lana bultzatu zuena; eta beste aldetik, talde zabalago bat, Emakunde, Eudel, hiru Foru Aldundiak, Ehne eta Enba sindikatuak, eta hiru herrialdeetako emakumeen elkarteak biltzen zituena, lantaldeaz gain.

Amaitzeko:
Beraz, nekazaritza arloan lege proiektu aitzindaria baten aurrean gaude.
Alde batetik emakume nekazariei dagokien tokia hartzera lagunduko diena lan jarduera eremuan, eta batez ere emakume nekazarien jardueraren baldintzak bermatuko dituena, profesionaltasuna garatuz, duintasuna eta segurtasuna lortuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan