Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari diru-laguntza zuzenak ematekoa. Helburua: Europar Batasunari buruzko hiru jardunaldi egitea eta mintegia bat antolatzea Donostiako Udako Ikastaroen barruan. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 08

LABURPENA

EUROPAR BATASUNARI BURUZKO UDA IKASTAROA EGITEKO DIRU-LAGUNTZA

Eusko Jaurlaritzak erabaki du gaur Mugimendu Europazalearen Euskal Kontseiluari-EUROBASK-i diru-laguntza bat ematea, hiru jardunaldi antolatzeko Europar Batasunari buruz, Donostian egiten diren Euskal Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan.

Jardunaldiak uztailaren 16an, 17an eta 18an izango dira, Miramar jauregian; eta, bertan, EBren etorkizunerako oinarrizko aldeak aztertuko dira; baita maiatzeko 25eko hauteskundeen ondoren sortu den Europako Legebiltzar berriari Lisboako Itunak eman dizkion eskumenak eta erantzukizunak ere; edo, 2014ko Europako Agendak batzen dituenak: bankuen batasunari buruzko gaiak Europaren kanpoaldekiko energia mendetasuna, immigrazioa edo Europa 2020 Estrategiaren garapena.

Onartu den diru-laguntza 15.000 eurokoa da eta jardunaldi horien finantzaketan laguntzeko izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau