Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. Helburua: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari buruzko "Beldur Barik" erakunde arteko kanpaina garatzea eta elkarrekin finantzatzea. (2014-07-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 08

LABURPENA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN HITZARMENA BELDUR BARIK KANPAINA GARATZEKO

Gobernu Kontseiluak gazteriaren artean emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko Beldur Barik erakunde arteko kanpainaren garapenerako eta finantziaziorako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena baimentzea onartu du.

Kanpaina hau Emakunderekin batera, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek finantziatzen dute aldi berean, EUDELen laguntza dauka, eta baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailarena, EHUrena eta EITBrena.

Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena egiteko baimena onartu da, zeinaren bitartez Gipuzkoako aldundiak 18.705 euro jarriko ditu. Bere aldetik, Bizkaiko Foru aldundiak 31.944 euro jarriko ditu eta Arabakoak 9.351 euro. Emakundek 60.000 eurorekin finantzatzen du programa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau