Berriak Lehendakaritza
Eu

Gaztemundu 2014ean parte hartzen duten dantzariak eta diasporako dantza talde arduradunak Donostian dira jada

2014.eko uztailak 07

Eusko Jaurlaritzaren egitasmo hau uztailaren 5etik 20ra luzatuko da, aurten euskal dantzen irakaskuntzaren hobekuntza lantzen du eta Argentinako, Estatu Batuetako, Txileko, Espainiako eta Uruguaiko 25 euskal jatorriko gazteak etorri dira

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak “Gaztemundu” programa antolatzen du, munduko Euskal Etxeetako gazteak Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko euskal errealitatera hurbil daitezen. Egonaldian, euskal jatorriko gazte horiek parte hartu behar dute eurentzat antolatzen diren ikastaroan, urte bakoitzean gai bati buruz, eta egituratuta adituek emandako klase magistraletan eta bisitaldietan erakundeetara eta enklabe kultural garrantzitsuetara.

Programak aurten “euskal dantzei” ekiten die, helburua dela goi mailako heziketa eskaintzea dantzariei eta munduko euskal etxeetako dantza-taldeen arduradunei. Aurtengo edizioan, Donostian oinarrituta baina bisitekin beste euskal lurraldeetara, aukeratutakoen zerrendan Argentinako 15 parte-hartzaile, Estatu Batuetako 6, Txileko 2, Espainiako 1 eta Uruguaiko beste 1 egongo dira.

Guztira 25 pertsona. Oier Araolaza dantzaria buru duen adituen talde batek emango dizkie saioak. Programan klaseak, topaketak eta txangoak sartzen dira: Donostian, Añorgan, Lesakan, Errenterian, Hondarribian, Markinan, Bilbon eta Gazteizen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)