Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik harrera egin dio The Climate Groupeko zuzendari Mark Kenberri

2014.eko uztailak 07
  • Beste gai batzuen artean, ingurumen-isurketak murrizteko estrategia eta klima-aldaketa izan dituzte hizpide

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik The Climate Groupeko zuzendari nagusi Mark Kenberrekin bilera izan du gaur arratsaldean; beste gai batzuen artean, ingurumen isurketen egoera eta klima-aldaketa moteltzeko eta horri egokitzeko estrategiari buruz hitz egin dute.

Oregirekin batera, hauek ere egon dira bileran: Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga, Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera, Ingurune Naturaleko zuzendari Amaia Barredo eta IHOBEko zuzendari Javier Agirre.        

The Climate Group (TCG) 2004. urtean sortu zen erakunde bat da; nazioarte mailan lan egiten du, eta gobernuetako buruez gain, enpresen sektoreko kideak ere biltzen ditu, hots, multinazionalak. Bere helburua mundu mailako isurketak murriztuko dituzten politikak eta teknologiak sustatzea eta horietan aurrera egitea da, industria-iraultza garbi baten sorrera indartzeaz gainera, aurrerapena eta jasangarritasuna bultzatuko dituena.

2010. urtetik, mundu mailako 80 enpresa boteretsu baino gehiagok eta eskualdeetako gobernuek ere parte hartzen dute. Guztira, TCGko kideak munduko BPGaren % 15 dira.  Hauek dira TCGko kide nabarmenenak: Korporazioak: Alstom, Barclays Bank, Bloomberg, British Sky, Cathay Pacific Airways, China Mobile, Cisco, Coca-Cola, Dell, Deutsche Bank, Florida Power and light Company, GE Energy Europe, Goldman Sachs, Google, HSBC, Johnson Controls, JP Morgan Chase, Nestle, Nike, Philips, PSA Peugeot Citroën, TNT eta Veolia Environment, besteak beste.

 

Kideak

Gobernuetako kideei dagokienez, hauek dira adibide batzuk: New York hiria, Quebec, Euskadi, Hego Australia, Katalunia, Ipar Renania-Westfalia, Eskozia, Notario, Bretainia, Ile-de-France, Rhône-Alpeak, Bavaria, Kalifornia, Hegoaldeko Gales Berria, São Paulo, Austria Garaia, Gales, etab. Aldi berean, 2004. urtean sortu zenetik, TCGk nazioarte mailako pertsona adierazgarrien laguntza izan du, Tony Blair eta Monakoko Alberto printzea dira horren adibide.

Euskadik leku nabarmena du TCGn, EAEko lehendakaria Estatu Federatuen eta Eskualdeen Aliantzako hiru lehendakarikideetako bat baita, Quebeceko eta Hego Australiako presidenteekin batera.

Mark Kenber orain dela hamabost urtetik ari da lanean klima-aldaketaren alorrean; urte horietan zehar, klimari buruzko nazioarte politikan aditu bihurtu da. Goi-mailako exekutibo bilakatu arretik, Kenber The Climate Groupeko zuzendari ondoko eta nazioarte politikako zuzendari izan zen (2004-2010); sei urtetan zehar, oinarrizko papera izan zuen erakundean. Bere lana oinarrizkoa izan da The Climate Groupeko mundu mailako sarea eta sistema eragilea Indian eta Txinan garatzeko orduan.  Kenber lehen ministro britainiar Tony Blairren kontseilari izan zen «Breaking the Climate Deadlock» (2008-2009) ekimen politikoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mark Kenber