Berriak Lehendakaritza
Eu

AITA filma ETB Kn

2014.eko uztailak 07

Jendetzak eta proiekzio ondoko eztabaidaren bizitasunak bereizi dituzte Bilboko, Gasteiz eta Donostiako emanaldiak. Limakoa ere, aurrekoen astebete ondoren, ikusleez bete-bete egon da.

Euskal Telebistak, ETB K-ren bitartez, “Aita” filma emango du uztailaren 8an, audientzia handieneko ordutegian, 22:00etan. Pelikularen zuzendaria, Txema Salcedo (Bilbo, 1946an) ekainean iritsi da Euskadira Perutik, bere aitaren oinatzak jarraituz. Hura baita bere azken film dokumentalean –“Aita” izenekoa– deskribatzen duen gizona eta eusko gudaria, 2012an zenduta. Film dokumental hori ekainaren 16an eman da Bilboko Euskal Museoan, 17an Gasteizko Artium Museoan eta 18an Donostiako Arrasate kaleko Kutxa Aretoan. Ekainaren 24an Liman ere estreinatu da, aretoa ikusleez beterik zegoela.

1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta Txemaren aitak, demokrazia parlamentarioaren eta euskal abertzaletasunaren erabat aldekoak, artillari bezala borrokatu zuen gudari-batailoi batean. Franco jeneralaren altxatutako indarrek Errepublika garaitu zuten militarki, eta hainbat gorabehera desberdin ondoren Salcedo familia erbestera joan zen. Txemak 5 urte zeuzkan Bilbo, bere jaiotze hiria, utzi zuenean.

Filmaren sekuentzia batean Kirmen Uribe idazleak Txema Salcedori gogoratzen dio bere aita eta beste gudariak soldaduak bihurtu ziren zibilak izan zirela, askatasunagatik borrokatzeko, gerra militarra galdu zutela eskarmentu handiko Franco jeneralaren dibisioen aurrean, baina ez zutela galdu memoriaren gerra, ez legitimitatekoa, ezta ere etikakoa. Filma bere aitaren (eusko gudaria) eta euskaldunen belaunaldi guzti bati egindako omenaldia da, Gerra Zibilean borroka egin zuena eta erbestera joan behar izan zuena diktadura frankistako aldi luzean, haietako asko Euskaditik urrun hiltzeko.

 Prestakuntza Perun hartu zuen Txema Salcedok, herri horretako kazetari ospetsua bihurtu zen gero, eta bere euskal jatorriaren erreferentea bihotzean zeukala, Euskadira hainbat bider itzuli zen bere senideekiko kontaktua mantentzeko. Azkenik 2013an, bere aitaren gaineko pelikula dokumentala filmatzeko,  haren heriotzaren ondoren 2012an. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)