Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Emakume Nekazariaren Estatutua aurkeztu du

2014.eko uztailak 08

Nekazaritzaren sektorean emakumezkoek bizi duten diskriminazioari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak Emakume Nekazariaren Estatutuaren aurreproiektua aurkeztu du. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak prentsaurrekoan azaldu duenez, «lege honek emakume nekazarien errekonozimendu profesionala ziurtatuko du, beren estimu soziala, eta beren eskubide profesionalak, sozialak eta fiskalak egikarituko ditu». 



Sailburuak adierazi du nolabaiteko desoreka dagoela gizonezkoen eta emakumezkoen artean ustialekuen titulartasunean, egungo gazte baserritarren artean, eta, horrez gain, apenas daukatela emakumezkoek ordezkaritzarik nekazaritzako esparruko erabaki-organoetan. Hala, lege aitzindari honek hainbat neurri planteatzen ditu: emakumezkoen ordezkaritza areagotzea erabaki-organoetan, haien partaidetza bermatzeko nekazaritza-politiketan. Halaber, Jaurlaritzak titulartasun partekatuaren ereduari lehentasuna emango dio laguntzak emateko garaian. Horrez gain, gizonezkoen eta emakumezkoen artean faktore diferentzialak hartuko dira kontuan, laneko arriskuen esparruan eta tankerakoetan.

Bestalde, kazetarien galderei erantzunez, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu du EPPK kolektiboaren barruko preso batek ere ez duela egin «onura indibidualen aldeko hautua». «Horixe da errealitatea», adierazi du Erkorekak. Halaber, nabarmendu du presoek «zigor bikoitza» daukatela: bata epaileek ipinitakoa, eta bestea, berriz, ETAk berak ipinitakoa, ez baitie uzten «banaka eta modu askean espetxe-onurak baliatzen uzten, hartarako eskubidea baldin badute ere». Horrekin loturik, Erkorekak gogorarazi du IRAko presoek baimen ohikoak hartu zituztela Stormonteko Akordioa sinatu aurretik, «beste edozer presok bezalaxe».

Bestelako gaiei helduz, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak adierazi du Epsilon eta Hiriko-ko Ikerketa Batzordearen presidentearen diktamen-proposamena erabat «partziala eta ez-osoa» dela. Sailburuak argudiatu du txosten horrek Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluaren jardunari bakarrik egiten diola erreferentzia, eta ez dituela aipatzen Espainiako Gobernuak emandako laguntzak. Hirikoren patentei dagokienez, Tapiak azaldu du haietako bi liberatu direla; «izan ere, patente aurreratuagoek gainditu egin dituzte, eta ibilgailua osorik garatzea posible egiten dute». Sailburuak adierazi duenez, «know-howa eta garapen teknologikoa erabat babestuta daude, eta proiektua esleitu zitzaien euskal enpresen esku». Hala, Tapiak amaitu du esanez ez dela gertatu «ez teknologia saltzerik, ez teknologia galtzerik».

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.07.08)

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @coralheras
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/JVkgzQb11i

  • @josebapdh
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] El Gobierno Vasco presenta el Estatuto de la Mujer Agricultora ➡ http://t.co/YY7bS2vt5F #eusnet

  • @josebapdh
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] El Gobierno Vasco presenta el Estatuto de la Mujer Agricultora ➡ http://t.co/u72Mz42ifb #eusnet

  • @larragez
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] El Gobierno Vasco presenta el Estatuto de la Mujer Agricultora ➡ http://t.co/YY7bS2vt5F #eusnet

  • @isabuesa
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Emakume eta neskeen alde... horrela bai! http://t.co/q3ciduFvtj

  • @Idoiallano
    2014.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] El Gobierno Vasco presenta el Estatuto de la Mujer Agricultora ➡ http://t.co/YY7bS2vt5F #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)