Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Badaiako Santa Katalina komentuaren historiari buruzko antzezlanean izan da Ana Oregi

2014.eko uztailak 05

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Gasteizetik oso hurbil kokatutako Badaiako mendilerroko Santa Katalina komentuaren historiari buruzko antzezlanean izan da, eta emanaldia prestatu duten Langraiz Oka, Tresponde, Subilla-Morillas eta Billodako herritarren «ahalegin eta ilusioa» nabarmendu nahi izan ditu.

 

Almudena Ruiz de Angulo Garraio Azpiegituren zuzendarirekin eta Amaia Barredo Ingurumen Politikako zuzendariarekin batera ikusi du Oregik Añanako Kuadrillako gizon eta emakumeek antzeztutako obra, eta, bide batez, XIII. mendeko agertoki paregabeak ezagutzeko aukera izan du garai bateko Santa Katalinako komentuaren hondakinak dauden gunean. Gaur egun, Santa Katalinako lorategi botanikoa dago bertan.

 

Antzezlanean, besteak beste, Iruñeko jaunak, Maturana eta Anuntzibai sendiek, fraide jeronimotarrek, sorginek, soldaduek, Arabako nekazariek... dute leku, eta, bertan, Badaiako mendilerroaren oinetan kokatutako komentu estrategiko bat mantentzeko beharra duen ordena eklesiastiko baten gorabeherak kontatzen dira.

 

«Arabako historiaren adierazpen hauetako bakoitza gure historiara hurbiltzeko modu aparta da. Pozgarria izan da haur oso txikiak antzezlanarekin gozatzen ikustea. Bufoiak, soldaduak, jauntxoak, Erdi Aroko euskal buruko ederrak jantzita zituzten emakumeak... biltzen zituen lan ederra izan da», nabarmendu du Oregik.

 

Behin antzezlana amaituta, Román Gutiérrez jeronimotarren nagusiarekin hitz egiteko aukera izan du Ana Oregik, baita antzezlanean ordenako anaia bilakatu den Javier Martínez Langraiz Okako alkatearekin ere. Antzezlanean parte hartu duten Eusebio Babaze kontratenorearekin eta Laura Marinas Gasteizko artxibozain eta poesiako Ernestina Champourcin sariketaren irabazlearekin egoteko aukera ere izan du Oregik.  Ostean, bildutakoek Erdi Aroko azokan gozatzeko aukera ederra izan dute, besteak beste, urdaia, ardoa, erroskilak, fruta, gazta eta intxaurrak izan baitituzte aukeran.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)