Berriak Lehendakaritza
Eu

Novia Salcedo Sarien III. Edizioa

2010.eko maiatzak 25

Novia Salcedo sariak gaur arratsaldean banatu dira Bilboko Campos Antzokian

Lehendakaria ekitaldiaren buru gisa aritu da eta Asturiasko printze-printzesa ere han izan dira Gaur arratsaldean Bilboko Campos Eliseos antzokian Novia Salcedo Sariak banatu dira eta hirugarren edizio honetako sarituak honakoak izan dira: Souleymane Sarr "Pertsonak" kategorian, Ricardo Díaz Hotchleiner "Ad Honores Saria", Fagor Group "Enpresa handiak" kategorian, Teknimap "Enpresa gaztea" kategorian eta Chandra Fundazioa "Erakundeak eta GKEak" kategorian. Patxi López lehendakariak ekitaldiaren buru gisa jardun du Asturiasko printze-printzesekin batera eta “geure gazteen talentua prestatu, sustatu, mantendu eta erakartzearen aldeko apustu argia egiteak” duen garrantzia azpimarratu du “horixe baita mundu globalizatu honetan bereiztea lortzeko funtsezko elementua”.

Eusko Jaurlaritza “ahalegin handia” egiten ari da gazteen prestakuntzaren esparruan, baita kolektibo horrentzako lana sortzeko ere, izan ere, krisiaren eragina gehien nabaritzen ari den kolektiboetako bat izateaz gain, “gazteak ezinbestekoak dira ongizate eta bizitza kalitate maila altuagoko etorkizuna ziurtatzeko”. Horixe azaldu du Patxi López lehendakariak Novia Salcedo sarien banaketan. Lopezek ziurtasunez adierazi du Euskadi krisialditik irtengo dela eta guztiei esan die “zaharkituta dauden apriorismo eta konplexu asko alde batera utzi behar ditugula eta geure gazteen talentua prestatu, sustatu, mantendu eta erakartzearen aldeko apustu argia egin behar dugula, horixe baita mundu globalizatu honetan bereiztea lortzeko funtsezko elementua”.

Gaur arratsaldean Bilboko Campos Eliseos antzokian Novia Salcedo Sariak banatu dira eta hirugarren edizio honetako sarituak honakoak izan dira: Souleymane Sarr "Pertsonak" kategorian, Ricardo Díaz Hotchleiner "Ad Honores Saria", Fagor Group "Enpresa handiak" kategorian, Teknimap "Enpresa gaztea" kategorian eta Chandra Fundazioa "Erakundeak eta GKEak" kategorian. Lehendakariaz gain, Felipe eta Letizia Asturiasko printze-printzesak ere han izan dira, baita Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ere.

Lehendakariak Novia Salcedo fundazioak gazteen prestakuntzan egin duen lana azpimarratu du eta laster Novia Salcedo fundazioarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuko duela iragarri du, hain zuzen ere, hitzarmenaren helburua 760 gazte lan-merkatuan sartzea izango da, baita hainbat esparrutan gutxi gorabehera 5.000 pertsonarekin lankidetzan aritzea ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria