Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Herri Kirol Federazioaren ofizialtasuna «urrats txiki bat da» gainontzeko kirolentzat

2014.eko uztailak 04

Eusko Jaurlaritzako gazteria eta kirol zuzendari Jon Redondok gaur Bilbon jakinarazi du Nazioarteko Sokatira Federazioak eskubide osoko kide izaera aitortu diola Euskadiko Herri Kirol Federazioari. Prentsaurrekoan ere egon dira Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidente Bernardo Ureta, Federazioko sokatira arduradun Jone Zarraga eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedradun Juanjo Álvarez.

«Zergatik ez ginateke izango 50. nazioa nazioarteko ofizialtasuna lortzen?», galdetu dio bere buruari Redondok; bere iritziz, gertakari hori «lorpen historikoa» izan da. Eusko Jaurlaritzako gazteria eta kirol zuzendariak baieztatu du ez zegoela «inolako eragozpen juridikorik»; «helburua hiru nahi elkartzea zen: gurea, Estatuko Federazioarena (kasu honetan existitzen ez dena) eta Nazioarteko Federazioarena».

Nazioarteko Sokatira Federazioa osatzen duten 17 kideetatik 13k Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaren alde egin dute, hiru kide erabakiaren aurka azaldu dira eta kide bat abstenitu egin da.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak gogoratu izan nahi du 40 urte igaro direla lehiaketa ofizialetan parte hartzen hasi zirenetik; eta aipamen berezi bat egin diete hori gertatzea posible egin duten eragile guztiei, azken hamarkadetan zehar egin duten lanari esker lortu baitute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @algortakoEAJ
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    La oficialidad de la Federación Vasca de Herri Kirolak supone “un pequeño paso” para el resto de deportes http://t.co/PsGcrEjpjw

  • @pitillos10
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] La oficialidad de la Federación Vasca de Herri Kirolak supone “un pequeño paso” para el resto de deportes ➡ http://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)