Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Adituek kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriak aztertu dituzte produktuei balioa emateko tresna gisa

2014.eko uztailak 03
  • Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuorde Bittor Orozek inauguratu du HAZI Fundazioaren bitartez Sailburuordetzak berak antolatu duen ‘Kalitatearen eta Jatorriaren Bereizgarriak. Bikaintasunerako bidean’ udako ikastaroa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XXXIII. edizioaren barruan.
  • Getariako Txakolina J.D. aintzatetsi eta Eusko Label bereizgarria sortu zenetik 25 urte igaro diren honetan, egindako ibilbidea eta kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriek produktuei ematen dizkieten balioak eta horien gizarte-aintzatespena aztertu dituzte adituek.

Nekazaritzako elikagaien kalitatearen aldeko apustua lehentasunetako bat da oraindik ere, produktuen bikaintasunean oinarrituta sektorearen lehiakortasuna sustatzeko eta sendotzeko tresna gisa. Horixe azpimarratu dute Getarian egiten ari diren bi eguneko ikastaroaren lehen jardunaldian; bertan, Europako eta Euskadiko kalitate eta jatorriaren bereizgarriei buruzko hurbilpen bat egiten ari dira.

Lehen sektorearen ahaleginari esker kalitate handiko produktuak ditugu, gero eta profesionalizatuagoa dagoen sektorea delako, baita konprometituagoa ere kalitatearen ziurtagiri eta bereizgarrien bitartez produktuei balioa ematearekin” azpimarratu du ikastaroaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuorde Bittor Orozek. “Horrexegatik –gaineratu du– tokiko produktuei laguntzen jarraituko dugu etengabeko hobekuntzaren aldeko apustu horretan, bere produktuei bikaintasunean oinarritutako balio erantsi berezi bat emateko ahalegin horretan”.

27 urte igaro dira Idiazabal Gaztari Jatorri Deituraren bereizgarria eman zitzaionetik, eta 25 urte Getariako Txakolina JD aintzatetsi eta Eusko Label bereizgarria sortu zenetik. Ikastaro honetan parte hartzen duten adituen artean dugu AREPO elkarteko (Jatorri Produktuen Europako Erregioen Elkartea) Laurent Gómez, eta guztiek aho batez adierazi dute, denborak aurrera egin ahala, nabarmenago geratu dela bete-betean asmatu zutela kalitatearen aldeko apustua eginez, gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu honetan marka publiko eta ofizialek bermatutako produktuak bilatzen dituztelako kontsumitzaileek.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskolabel
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/RFZrYuYfwi Los expertos han analizado el recorrido y los valores que aportan a los productos los distintivos de calidad y origen

  • @euskolabel
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/RFZrYuYfwi Adituek kalitate bereizgarriek produktuei ematen dieten baloreak eta jatorria aztertzen dituzte.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (X legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (X legealdia)