Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu

2014.eko uztailak 03

 

Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu.

Tren horiek Azpeititik Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:

• Larunbata, uztailak 5: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea, uztailak 6: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:

• Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Beste alde batetik “Trevor Rowe Euskadin” Erakusketa irekita egongo da. Erakusketa hau joan den maiatzaren 18an jarri zen abian bertan Rowe britainiarren 32 argazkirik hoberenak egongo dira. Burdinbidearen Euskal Museoak duela gutxi bilduma hau erosi zuen.

Balio handiko argazki historikoak dira Trevor Rowek 1952 eta 1968 urteen artean iberiar penintsulan ateratakoak. Denis Trevor Rowe trenbide zalerik aipagarrienetariko bat da eta Britainia Handiko tren argazkilaria. Trenbideari dion pasioak planeta erditik zehar ibiltzera eraman du antzinako lurrunezko tren-makinak, bide estuko trenik berezienak eta antzinako tranbiak betiere bilatzen.

Bere bidaien emaitza zenbait argitalpenetan gauzatuta geratu da, hala nola ondorengo argitalpenetan, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways, horietan guztietan bere argazkiak agertzen dira. Nahiz eta horietako zenbait argazki aukeran nahikoa eta gehiegi ezagunak diren historialarientzako eta trenbideen zaleentzako, bilduma hori osatzen duten irudien zati on bat erabat argitaragabeak dira.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Halaber, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• web gunea: www.bemfundazioa.org.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @museosgipuzkoa
    2014.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @euskadireceptio: El Museo Vasco del Ferrocarril pondrá en circulación 3 trenes de vapor este fin de semana http://t.co/fhfY7uyZP0...

  • @UrolaTurismo
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @euskadireceptio: El Museo Vasco del Ferrocarril pondrá en circulación 3 trenes de vapor este fin de semana http://t.co/WpYE9axanM #Basq…

  • @euskadireceptio
    2014.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    El Museo Vasco del Ferrocarril pondrá en circulación 3 trenes de vapor este fin de semana http://t.co/WpYE9axanM #BasqueCuntry #Euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko