Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak bihar ordainduko die aparteko ordainsaria Herri Administrazioko 70.000 langileei

2014-07-03
  • Horrenbestez, Espainiako Gobernuak 2012ko abenduan aparteko ordainsaria kentzea erabaki izanak kaltetutako langileekin hartutako konpromisoari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak eta Auzitegi Konstituzionalari eskatu dio Eusko Jaurlaritzak funtzionarioen gaineko murrizketen aurka jarritako hiru helegiteak ahalik eta lasterren ebazteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, Erakunde Administrazioko eta, sektore publikorekin lotura edo, haren mendekoak izan arren, izaera juridikoa duten gainerako erakundeetako langileek bihar, ostirala, aldez aurretik jasoko dute 2014ko Eguberrietako aparteko ordainsaria.

Aurrerakina eman ahal izan du onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren abenduaren 20ko 04/2013 Legeak 2014ko aparteko ordainsariak ekitaldi horretako urtarrilaren eta uztailaren lehen egunetara aurreratzea jasotzen duelako.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak eutsi egin dio Espainiako Gobernuak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzea erabaki izanak kaltetutako euskal Herri Administrazioko ia 70.000 langileekin hartutako konpromisoari.

Hori dela eta, funtzionarioek aparteko ordainsaria kentzea eta bestelako soldata-murrizketak jasan behar izan dituztenez Espainiak onartutako oinarrizko araudi jakin batzuen eraginez, Eusko Jaurlaritzak hiru konstituziokontrakotasuneko helegite aurkeztu zituen Auzitegi Konstituzionalean, eta horiek ahalik eta lasterren ebaztea eskatu du.

Eusko Jaurlaritzak nahigabea adierazi du euskal Herri Administrazioko 70.000 langileak ziurgabetasun egoeran egongo direlako, harik eta Auzitegi Konstituzionalak ebazpena eman arte, eta ahal beste mekanismo egituratzeko konpromisoa hartu du; esaterako, aparteko ordainsariak aurreratzea, Espainiako oinarrizko araudian eragindako kaltea murriztearren.

KONSTITUZIOKONTRAKOTASUNEKO ERREKURTSOAK

Eusko Jaurlaritzak, legegintzaldi honetan, hiru konstituziokontrakotasun errekurtso aurkeztu ditu Espainiako zenbait legeren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal funtzionarioen ordainsari-politika propioa ezartzeko duen gaitasuna eta langileak birjartzeko ordezko-kopurua mugatzearen bidez plantillak autoantolatzeko gaitasuna urratu dituelakoan. Hauek dira, zehazki:

• 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
• 2012rako eta 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko legeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)