Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gipuzkoako adinekoen zentro pribatuetako grebarako gutxieneko zerbitzuak

2010.eko maiatzak 25

 

GIPUZKOAKO ADINEKOEN ZENTRO PRIBATUETAKO GREBARAKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK

 

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak gaur eman duen Aginduaren bidez, maiatzaren 27an eta 28an, eta ekainaren 3an eta 4an Gipuzkoako adinekoen zentro pribatuetarako aurreikusia dagoen greban nahitaez eman behar diren oinarrizko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatzen da.

Greba egiteko eskubidea herritarren gainerako funtsezko eskubideen kontrakoa izan daitekeenez, eta Konstituzioaren 28. eta 37. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera, gizartearen funtsezko zerbitzuak betetzeko neurriak hartu behar dira, auzitan dauden eskubideetako bat bera ere edukirik gabe gera ez dadin. Hori betetzeko, adinekoentzako egoitzetan eta eguneko zentroetan eman beharko diren gutxieneko zerbitzuak finkatu beharko ditu Administrazioak, kasu honetan.

Gipuzkoako tutoretzapeko apartamentuetako, eguneko zentroetako, etxebizitza komunitarioetako eta egoitzetako langileen greba egiteko eskubidea baldintzatuta egongo da eta gutxienekotzat jotako zuzeneko arretako zerbitzuei eutsi egin beharko zaie, egoiliarren bizitza eta osasuna bermatzearren. Beraz, ohetik jaiki eta oheratzeko behar diren zerbitzuak (jarrera-aldaketak eta abar barnean hartuta) eman beharko dira, osasun-asistentzia ematekoak (botikak, sendaketak...), baita higiene pertsonala, elikadura eta botikak ematea ere. 

Egoitzetan, goizeko 08:00etatik 10:30era bitarte, gutxieneko zerbitzu gisa, langileen 1/10 egongo da. Bazkaltzeko orduan eta 20:00etatik 22:00etara bitarte, gutxieneko zerbitzu gisa, langileen 1/12 egongo da. Gainerakoan, egunean zehar langileen ratioa 1/20 izango da. Salbuespen gisa, eta Unitate Psikogeriatrikoetan (UPSIS moduluak) bi pertsona bakoitzeko zerbitzua emango da.

Gaueko txandan, zuzeneko arretako langileen % 100ak lan egin beharko du, baina «zuzeneko arreta» moduan zehaztutako lanak baino ez dituzte egingo. 

Etxebizitza komunitarioetan gerokultoreen edo parekatuen % 50 egongo da, bazkaltzeko eta afaltzeko orduan izan ezik, otorduetan ehuneko hori % 10 igoko baita. Gaueko txandan, zuzeneko arretako langileen % 100ak lan egin beharko du, baina «zuzeneko arreta» moduan zehaztutako lanak baino ez dituzte egingo. 

Eguneko Zentroetan zuzeneko arretako zerbitzuak eman beharko dira eta zuzeneko arreta hori ematen duten gerokultoreen edo parekatuen % 50 egongo da, baina bazkaltzeko orduan ehuneko hori % 10 igoko da. Era berean, laguntza behar duten pertsonak Eguneko Zentroetara eramateko garraio bereziak ere lan egingo du.

Sendagileen eta OLT/EUDen % 50 egongo da. Ehuneko hori 1 baino txikiagoa baldin bada, finkatutako gutxieneko zerbitzuak emateko pertsona bat egongo da.

Sukaldeko langileei dagokienez, % 50 egongo dira. Ehuneko hori 1 baino txikiagoa baldin bada, finkatutako gutxieneko zerbitzuak emateko pertsona bat egongo da. Greban, sukaldeko langileek elikagaiak prestatu egin beharko dituzte, baina ez bestelako lanik.

Garbiketako langileen % 20 egongo da. Ehuneko hori 1 baino txikiagoa baldin bada, finkatutako gutxieneko zerbitzuak emateko pertsona bat egongo da. Greban, garbiketako langileek jendearen osasunerako edo segurtasunerako berehalako arrisku larria izan dezaketen arloetako lanak baino ez dituzte egin beharko. Horretarako, Laneko eta/edo Osasuneko Arriskuen Prebentzioan jasotako xedapenak eta protokoloak hartuko dira erreferentziazko irizpidetzat.

Mantentze-lanetarako, jaiegunetan egoten den langile kopuru berdina egongo da, eta jendearen osasunerako edo bizitzarako arrisku larria izan dezaketen premiazko eta atzeraezinezko gertaerei baino ez diete erantzungo.

 Aurreko idatz-zatietan aipatutako gutxieneko zerbitzu horiek ez dituzte murriztuko, inolaz ere, greba egiten duten langileen eskubideak. Gutxieneko zerbitzuak ezin dira aldatu horiek egiteko izendatuta dauden langileen aldaketa edo geldialdien ondorioz. Horrelakorik gertatuz gero, legez kontrakotzat joko dira eta horiek egiten dituztenak erantzule izango dira.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan