Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

7.103 langabe gutxiago ekainean

2014.eko uztailak 02

7.103 langabe gutxiago daude EAEn ekainean maiatzean baino; % 4,06 gutxiago, hain zuzen. % 15,5-ekoa da gaur egun langabezia-tasa, aurreko hilean baino zazpi hamarren txikiagoa, eta 167.764 pertsonari eragiten die. Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko datuak ere antzeko maila positiboen ibili dira, % 0,15 egin baitu gora afiliazioak.

 

Zuhur bada ere, 2006az geroztik parerik ez zuten kopuru hauek atseginez aurkeztu eta analizatu ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok gaur goizean.

Sailburuak azpimarratu duenez, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan areago murriztu da langabezia estatuan batez beste baino (% 4,06 behera EAEn, % 2,68 behera estatuan), «lehendabiziko aldiz duela zenbait hilabetez geroztik». Juan Maria Aburtoren esanetan, argi erakusten du horrek Euskadin abiarazitako politika industrialak «hasiak direla fruitu ematen». Halaber poztu da sailburua industrian jaitsi delako gehien langabezia-tasa, % 4,4, sektore horrek Euskadiren BPGd-aren % 25 ekartzen baitu. Eraikuntza, krisiak gogor astindutako bete sektore bat, dator hurrena, % 4,3.

Sailburuak azpimarratu du mugagabeko kontratazioaren gorakada; izan ere, 71.685 kontratu berri izan ditu, eta horrela nabarmen hobetu da aurreko hilabeteekiko. Azpimarratu du, baita ere, gazteen artean izan duela beherakada handiena langabeziak, eta horrek ahalbidetzen duela haien bizitza-proiektua eta gizarte-kohesioa areagotzen laguntzen duela.

Gazteen artean izandako langabeziaren erakusgarri, 16 eta 24 urte bitarteko eskatzaileen artean % 24,3 murriztu da tasa.

Hiru lurraldeetan egin du nabarmen behera langabeziak, bereziki Gipuzkoan (% 4,4) eta Bizkaian (% 4,2). Arabak motelago jardun du, eta % 3,1 besterik ez da jaitsi han langabezia. Eskualdeka, Ezker Ibarrean (-1.300), Bilbon (-1.161), Gasteizen (-728), Donostian (-539), Donostia Mendebaldean (-322), Bidasoaldean (-319) eta Ibaizabalen (-299) jaitsi da gehien langabezia, kopuru absolutuetan. Arabar Errioxan eta Arabako Mendietan bakarrik egin du gora.

 

Afiliazioa

Ekainean 877.731 langile izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan afiliatutakoak, aurreko hilean baino 1.338 gehiago. Gipuzkoan izanda bilakaera onena, % 0,41 egin baitu gora; hurrena Bizkaia (% 0,15) eta azkenik Araba (% -0,37).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ArAitor
    2014.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi contabiliza 7.103 personas desempleadas menos en junio. http://t.co/ATD4u3wsCd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)