Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country XVI. edizioa aurkeztuta

2014.eko uztailak 02

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country XVI. edizioa ospatuko da, goi mailako gastronomiaren munduko erreferentzia gisa sendoturik. Urriaren 5etik 8ra Donostiako Kursaal-ean egingo da eta Italia izango du herrialde gonbidatu gisa.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, Kongresuaren aurkezpenean parte hartu du eta "San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Countryk aukera ematen digula Euskadiko kalitatezko produktuak bertan egonda mundura zabaltzeko" azaldu du.

Kongresuaren Batzorde Teknikoan euskal sukaldaritzan erreferente ospetsu diren honakoak izango dira: Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, eta Roser Torras biltzarreko zuzendaria.

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country-n ere ardoaren eta sukaldaritzaren profesionalik onenak elkartuko ditu, horretan egingo diren txosten, dastatze eta jarduera erakargarrien bidez, V. Parrilla Lehiaketa Nazionala, edo Gastronomika nerabea.

Sektoreko markarik eta enpresarik onenek izango dute gune paregabea merkataritza alorreko trukea errazteko eta bereziki sektoreko profesionalentzat xedatutako produktu berriak ezagutzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Martin Berasategui eta Andoni Luis Aduriz