Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurkezten du: “Euskadi lagunkoia” adineko pertsonei egokitutako inguru fisiko eta sozialen sortzea sustatzen duen egitamoa

2014.eko uztailak 03

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Euskadiko erakundeen eta adineko pertsonen hainbat elkarteren aurrean, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkeztu du Donostian. Proiektu horren helburua da, gizarte esparru guztietatik, adinekoek zein gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek (mugikortasun zailtasunak edota ezgaitasunen bat duten pertsonak) gizartean bete-betean parte hartzea, xede horretarako inguru fisikoak eta sozialak moldatuz.

Iñigo Urkullu Lehendakariaz gain,  Enplegu eta Gizarte Politiketako Kontseilari den Juan Maria Aburtok eta Jon Darpon Osasun Kontseilariak eta Geoff Green-en (OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidentea) hartu dute parte ekitaldian. Haiekin batera, ekitaldian Foru Aldundietako eta hainbat euskal udaletxetako ordezkariak egon dira.

Lagunkoiak direla egiaztatzen duen diploma jaso dute ondorengo Udalek: Orio, Ordizia, Hondarribia, Idiazabal, Zumarraga, Añanako Kaadrila, Erriberagoitia, Añana, Armiñón, Gaubea, Berantevilla, Lantaron, Kuartango, Iruña de Oca eta Zambrana.

Azkenik, Donostiako Aquariuma goratua izan da “Establezimendu Lagunkoia” bereizgarriarekin.

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik

Eusko Jaurlaritzak sustatutako  ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, “zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko”.

OME-k bultzatutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean oinarritzen da. Ekimen horrek nazioarteko aintzatespena du.  Proiektu hau zahartze aktiboaren paradigmaren pean garatzen da. Adinekoekin lagunkoia den inguruneak egiturak eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, banakoen behar eta ahalmen ezberdinetara egoki daitezen, eta, hala, haien partaidetza sustatzen du.

Adineko pertsonen paper protagonista
Iñigo Urkulluk nabarmendu du Euskadi Lagunkoia Sustraietatik  “OME-n helburu orokor batetik abiatzen den ekimena” dela, Euskadin tokiko erantzun bat eman zaiolarik. “Nire eskerrik beroena adierazi nahi dut, ekimen honek borondate partehartzaileari erantzuten baitio. Pertsona eta elkarte konprometituen aurrean gaude. Haiekin partekatzen dugu balore pertsonal zein sozialak sustatzeko helburua, gure herriaren ezaugarri izan diren balioak, hain zuzen.  Gure jokaera irekia da, eta konstruktiboak diren ekarpenak benetan funtzionatuko duten eta bizi-kalitatea hobetuko duten ekimenetan bihur ditzakegu. Adineko pertsonen esperientzia eta ezagutza behar ditugu aurrera egiteko, egungo egoera zail honetan pertsonen ongizatea hobetuko duten erabakiak hartu ahal izateko”, goraipatu du.

Bestetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Kontseilari den Juan Maria Aburtok aipatu du “guztizko autonomia duen eta depentziarik ez duen 65 urte baino gehiagoko pertsona baten bizi-itxaropena bataz-beste 10 urtekoa” dela. Datu horien irakurketa sakona eginez gero, Aburtok azaleratu du Euskadin “65 urte baino gehiagoko pertsona talde zabal bat dagoela, guztizko gaitasun fisiko eta intelektualekin, ekarpen izugarria egiten ari direnak, ekonomikoki kuantifikatzea ezinezkoa… pertsona horiei esker gure gizarte-eredua mantentzen dugu”.

 “Gobernutik zahartzaro aktiboa bultzatzen duten programak bultzatu nahi ditugu. Bi alderdi dituzten programak dira: batetik, osasuna hobetzen laguntzen dutenak, bizitza ohitura aktiboa eta osasuntsuak tarteko, eta, bestetik, adineko pertsonen partaidetza sustatzen duten programak. Kontseilariak Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa balioan jarri du, “zahartzaro aktiboa bultzatzeagatik, adineko pertsonek, eragile modura, gure auzo, herri eta hiriak gune lagunkoietan bihurtzeko duten ahalera eta indarra baliatzeagatik”.

Geoff Greenek, OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidenteak, ekimena bermatu du: “250 hiri eta komunitate baino gehiago Mundu Mailako Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sarearen kide dira. Orain OME-k Euskadi Lagunkoia Sustraietatik bete baitan hartzen du. Sarean egindako lana funtsezkoa da adineko pertsonekin lagunkoiak diren hiri eta komunitateen garapen egoki bat emateko”.

Proiektu bizia, dinamikoa eta parte-hartzailea

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenak hilabeteak daramatza Euskadiko auzo, herri eta hirietan lagunkoitasuna sustatze-lanetan. Horren erakusle dira jada abian jarri diren ekimenak:

•    Diagnosientzat herri partaidetza mugimenduak gauzatu dira:
Lagunkoitasunari buruzko galdeketak: 1200 bat pertsonek erantzun diote galdera-sortari. Herritarren arteko topaketak: 300 bat pertsonek hartu dute parte topaketa horietan.

•    Establezimendu lagunkoiei zuzendutako ikastaroak:
Orion, Zumarragan eta Hondarribian egin dira ikastaroak, eta 36 establezimenduk eskuratu dute zigilua. Era askotariko establezimenduak dira: farmaziak, ileapaindegiak, elikagaien denda txikiak, arropa dendak, harategiak, kopia-denda baten bat, apaindegiren bat, hortz klinika…

Establezimendu Lagunkoiaz gain, martxan dauden beste jarduera batzuk: Ondarea, Kirolaren mahaia, Belaunaldien arteko programak, Denbora Bankuak eta Auzokoa Lagun.
Informazio gehiaho: www.euskadilagunkoia.net
Harremana: prentsa@euskadilagunkoia.net

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urtarrilak 16

    Zorionak, una iniciativa de peso y visión a largo plazo.

  • @mikel_uriguen
    2014.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Aurkeztu dugu “Euskadi lagunkoia”. Informazio gehiago ➡ http://t.co/d4bqbyoGWv

  • @JGorbena
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco presenta “Euskadi Lagunkoia”, un proyecto que promueve la creación de entornos físicos y socia... http://t.co/kLFjQi6MoJ

  • @JulianForli
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Aurkeztu dugu “Euskadi lagunkoia”. Informazio gehiago ➡ http://t.co/d4bqbyoGWv

  • @MatiaFundazioa
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia "[BERRIA] Aurkeztu dugu “Euskadi lagunkoia”. Informazio gehiago" http://t.co/01Z7Jc5iQX

  • @algortakoEAJ
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak aurkezten du: “Euskadi lagunkoia” adineko pertsonei egokitutako... http://t.co/0MMJzb574C

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Geoff Green (Organización Mundial de la Salud)