Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txinbadia eskualdeen arteko ekimenen eta etorkizuneko ingurumen-proiektuen eredu gisa proposatu du Oregik

2014.eko uztailak 02
  • Bidasoako bi aldeetako teknikarien arteko topaketa, Arabako Salburuko hezegunean

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Bidasoako bi aldeetako administrazioak Txingudi badian garatzen ari diren Txinbadiako kudeaketa- eta sustapen-eredua «Europako eskualdeen arteko beste ekimen batzuetarako eta etorkizuneko ingurumen-proiektuen oinarria finkatzeko eredu» gisa proposatu du, gaur goizean. Euskadiko eta Akitaniako teknikari taldeek Arabako Salburuko hezegunean egin duten lan-jardunaldian parte hartu du Oregik. Jardunaldi horretan, Zadorra ibaiaren kudeaketa eta Araban egindako zenbait jarduera ezagutu dituzte. Topaketara joan diren teknikariek eta bestek hiriburutik gertuko berdegune batzuk bizikletaz zeharkatu dituzte.

«Une garrantzitsua dugu honakoa, 2014-2020 aldirako programazio-aldi berria abian jarri berria delako Europan. Ildo horretan, 2014-2015erako Txinbadia proiektuak ere arrakasta izatea eta emaitza onak lortzea funtsezkoa da, lankidetzaren esparruan aurrera egin ahal izan dezagun, mugaz gaindiko beste ekimen batzuetarako eta etorkizuneko proiektuak finkatzeko oinarria baita. Horregatik, gaur, gure inguruko beste ekimen batzuk aztertzen ari gara, adibidez, Salburuari eta Zadorrari dagozkiona», esan dio Oregik lantaldeari. Talde horretan, Conservatoire du Littoral, CPIE Littoral Basque, Commune d’Hendaye, Conseil Général des Pyrénéss Atlantiques eta Eusko Jaurlaritzako hainbat teknikari ari dira parte hartzen.

Ingurumen Estrategia eta Natur Ingurunearen Sailari, Eraztun Berde eta Biodibertsitate Unitateari, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari eta Atariako taldeari eskerrak eman ondoren, Oregik «beste esperientzia interesgarri batzuk in situ, aurrera eramaten ari diren teknikarien eskutik, ezagutzea» garrantzitsua dela nabarmendu du. «Lankidetzaren alorreko jarduerarik aberasgarrienetako bat da, elkartzeko eta truke zuzenerako aukera ematen duelako, bestela, egunez egunekoan, ez baita hain erraz suertatzen».

Aldizkako bisitak

Aurrekoetan, gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredo buru duen Bidasoako talde berak Txinbadia proiektua osatzen duten guneak bisitatu ditu, baita intereseko beste gune batzuk ere, esaterako: Orxeko padurak eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba. «Euskal Autonomia Erkidegoan, Salburuko hezegune hau eta Zadorrako ibaiertza oso garrantzitsuak dira.  Bidasoan kokatuta dagoen Europako Txinbadia proiektuak eginiko lana errekonozitzea dakar. Orain, gauzatzearen azken fasean dago eta aurtengo abenduan amaituko da. Bizilagun gisa elkar hobeto ezagutzeko eta baterako lan-sare bat ezartzeko aukera eman digu, nagusiki, hezkuntza, informazio eta ingurumen-sentsibilizazio arloetan», adierazi du Oregik.

Era berean, Txinbadiak habitaten eta espezieen kontserbazioarekin lotutako ekimenak egitea eta erabilera publikoko ekipamenduak eta azpiegiturak hobetzea sustatu duela nabarmendu du Oregik. «Horren guztiaren xedea arazo komun bati aurre egitea izan da: aisialdiko eta turismoko espazioetan natura-balioak kontserbatzeari. Hilabete gutxi barru, proiektuaren Lankidetza Batzordea azkenekoz bilduko da. Emaitzen balantze xehatua egingo du, baina aspaldidanik dakigu erabateko arrakasta izan dela, emaitza onak lortu dituela eta lankidetza-ildoan aurrera egiteko bultzada izango dela», esan du sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)