Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Batasunak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzeko Dekretu Proiektuari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2014.eko uztailak 02

Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Batasunak emandako neurrien garapena eta aplikazioa arautuko dituen dekretuak hirugarren herrialdeetako merkatuetarako sustapenaren, inbertsioen, berregituraketaren eta mahastiak birmoldatzearen eta azpiproduktuak ezabatzearen alorretan mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Batasunak agindutako neurriak garatzeko eta aplikatzeko arauak ezarriko ditu.

Duela gutxi aldatu dira Batasuneko erregelamendua eta Estatuako oinarrizko arautegia. Ondorioz, Sailak araudi berri bat osatzeari ekin beharko dio, horietara egokitu dadin.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoa betez, Dekretu-proiektuaren jendaurreko entzunaldia gauzatu da, araudiak zuzenean eragingo dien elkarteek eta erakundeek ezagutu, eta proposamen, ohar eta iruzkinak egin zitzaten. Gainera, interesa duten pertsonen eztabaida eta ekarpenak errazteko, bide eman zitzaion proposamen honi Irekian, eragindako aldeen iruzkinak bideratzeko.

Ezarritako epea amaituta, eta egin diren alegazioak aztertuta, jatorrizko testua aldatuko da eta txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioetan proposatutako aldaketak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da dekretu-proiektua, hark onets dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau